Politika -
Omenaldia Lakuntzan
Sortuk indarkeriaren inguruko autokritika eskatu die alde guztiei
Amaia Izkok esan du ez dela justua ezker abertzaleari bakarrik exijitzea autokritika.
Erredakzioa
Amaia Izko Sorturen bozeramaileak indarkeriaren inguruko autokritika egiteko deia egin die alde guztiei; izan ere, ezker abertzaleari bakarrik eskatzeak bake prozesua oztopatzen duela iritzi dio.
Izkok Lakuntzan egin ditu adierazpenok, Mikel Arregi Guardia Zibilak 1979an, kontrol batean, tirokatuta hil zuen HBko zinegotziaren omenaldian."Indarkeriaren erabilerak ondorio larriak izan ditu alde guztietan", eta "hausnarketa egin behar dugu bakea eraikitzeko", azaldu du.
Alderdi askok "dituzte ardura politikoak indarkeriaren erabileragatik edo indarkeriari babesa emateagatik"; horregatik, autokritikak "kolektiboa behar du izan, berriro errepika ez dadin egia jakiteko", gaineratu du Izkok.
Baina "autokritika ezker abertzaleari bakarrik eskatzen jarraitzeak, gaur egun helburu politikoekin indarkeria erabiltzen duen bakarra Estatua dela kontuan izanda, indartu egiten ditu bakearen etsaiak", azpimarratu du Sorturen bozeramaileak.