Itxi

Politika

Parot doktrina

Espainia egoki ari da epaia betetzen, Europako Kontseiluaren ustez

Erredakzioa

Halaber, ontzat eman du Espainiako Gobernuak Ines del Riori 30.000 euroko kalte-ordaina ez ordaintzeko hartutako erabakia.

  • Parot doktrina

    Parot doktrina

Espainia egoki betetzen ari da 'Parot doktrina'ren inguruan Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak kaleratutako ebazpena, Europako Kontseiluaren Ministroen Batzordearen ustez.

Europako auzitegiak ezarritako ''neurri indibidualari emandako erantzunaren aurrean'' poztasuna agertu du Kontseiluak, Ines del Rio ETAko kidearen askatasunaren inguruan kaleratutako ebazpenari aipamen eginez.

Epaiaren betetzearen inguruan Estatuko Abokatutzak igorritako txostenak aztertu dituzte batzorde horretako kideek. Covite biktimen elkarteak ere ebazpen horren kontrako eskutitza helarazi dio batzordeari.

Del Riori kalte-ordaina

Bestalde, Europako Kontseiluak ontzat eman du Espainiako Gobernuak Ines del Riori 30.000 euroko kalte-ordaina ez ordaintzeko hartutako erabakia

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena