Politika -

Ministroen Kontseilua

Botellak proposatutako 'manifestodromoa'ren aurka agertu da Gobernua

"Argi utzi nahi dut Gobernua ez dela gai horretan lanean ari eta ez diela iritzi juridikorik eskatu Justizia eta Barne ministroei", adierazi du Saenz de Santamaria presidenteordeak.

Soraya Saenz de Santamaria, Ministroen Kontseiluko ondorengo prentsaurrekoan. Efe.
Soraya Saenz de Santamaria, Ministroen Kontseiluko ondorengo prentsaurrekoan. Efe.
Soraya Saenz de Santamaria, Ministroen Kontseiluko ondorengo prentsaurrekoan. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak adierazi duenez, Gobernua ez da manifestazioak hirigunetik atera eta eremu jakin batera mugatzeko lanean ari. Presidenteordea, hala ere, manifestarien eta protestetan parte hartzen ez dutenen arteko oreka bilatzearen alde agertu da, Gobernuko Ordezkaritzak ibilbideak aldatzeko erabili ohi dituen baliabideen bidez.

"Argi utzi nahi dut Gobernua ez dela horretan lanean ari eta ez diela iritzi juridikorik eskatu Justizia eta Barne ministroei", adierazi du Saenz de Santamaria presidenteordeak. "Manifestodromo" hitza Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan gaiaz hitz egitean atera da.

Saenz de Santamariak manifestazioetan parte hartzen ez dutenen eskubideak babesteko beharra azpimarratu du: Manifestazio bakoitzaren ibilbideak gainontzeko herritarrengan izan dezakeen eragina aztertzen dugu. Manifestazioetan parte hartzeko eskubidea aintzat hartuta, Gobernu Ordezkaritza oreka bat bilatzen saiatu da, batzuetan epaitegien laguntzarekin, eta horretan bai lanean ari gara", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Espainiako Gobernua bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Manifestazioak