Politika -

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Garitano lanera itzuli da, sinkopetik erabat osatuta

Ahaldun nagusiak 8 eguneko atsedenaldia hartu du ikurrinaren aldeko ekitaldian estresagatik konortea galdu ostean.

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia. Argazkia: EiTB
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia.
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia lanera itzuli da gaur, aurreko apirilaren 26an Donostian ikurrinaren omenezko ekitaldian estresagatik sinkope bat jasan eta 8 egunera.

Garitanok Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, ahaldun nagusiak Zorroaga Fundazioaren 300. urteurreneko ekitaldian parte hartuko du eguerdian, Iñigo Urkullu lehendakariarekin eta beste batzuekin batera.

Garitanok konortea galdu zuen Donostian, ikurrina altxatzeko ekitaldiaren aurretik, eta Donostiako Ospitalera eraman zuten. Handik bi egunera atera zen ospitaletik, eta gaur, astebetera, lanera itzuli da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea