Politika -
Kritika gogorrak jaso ostean
BJKNk justizia unibertsalaren erreformaren alde egin du
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren arabera, "politika kriminalaren arloko erabakia da, eta nazio mailako legegileari dagokio eskumena".
Erredakzioa
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (BJKN) Batzorde Iraunkorrak justizia unibertsalaren erreforma babestu du. "Politika kriminalaren arloko erabakia da, eta nazio mailako legegileari dagokio eskumena", argudiatu duenez.
Hau da Botere Judizialaren Lege Organikoaren Aurreproiektuaren txostenean agertzen den ondorioetako nagusia. Testua BJKNren osoko bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko da ekainaren 26an.
Txostenaren arabera, "nazioarteko arau batek ere ez ditu estatuak justizia unibertsaleko printzipioa euren legedietan sartzera behartzen". Gainera, "egitekotan, eta zein neurritan egitea erabakitzea, nazio mailako legegileari dagokio".
Hori guztia kontuan hartuta, Justizia Unibertsaleko erreformaren zenbait alde "ahalik eta argien eta zehatzenen" idaztea eskatzen du txostenak, "interpretazioa egiterakoan desadostasunak ekiditearren".
Atzerriko droga-trafikatzaileen inguruan sortutako polemika aipatzea saihestu du BJKNk txostenean.