Politika -

Duela 30 urte hil zuten

Santi Brouardi omenaldia egin dio Bilboko Udalak

Familiaren “atsekabea bakearen bidea” oztopatzeko edo “konfrontaziorako” erabiliko ez dutela ziurtatu du Edurne Brouard hildako politikariaren alaba nagusiak.

Santi Brouarden ahizpa Bilboko alkatearekin
Santi Brouarden ahizpa Bilboko alkatearekin
Bilboko Udaleko alderdi guztiek omendu dute Santi Brouard

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santi Brouard HBko legebiltzarkide eta alkateorde ohiari omenaldia egin dio gaur Bilboko Udalbatzak. GALek hil zuen politikaria duela 30 urte.

Familiaren “atsekabea bakearen bidea” oztopatzeko edo “konfrontaziorako” erabiliko ez dutela ziurtatu du Edurne Brouard hildako politikariaren alaba nagusiak.

Edurne, Santi eta Tere legebiltzarkidearen hiru seme-alabak eta beste senitarteko batzuk omenaldian izan dira. Gainera, Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako ordezkariak (EAJ, PSE-EE, Bildu eta PP) ekitaldian izan dira. Ezker abertzalearen ordezkaritza zabala egon da omenaldian, besteak beste, Tasio Erkizia HBko buruzagi historikoa, Niko Moreno eta Maribi Ugarteburu Sortuko ordezkariak eta Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkidea.

Era berean, Monica Hernando Eusko Jaurlaritzako Biktima eta Giza Eskubideen zuzendaria, Itxaso Atutxa EAJren Bizkaiko presidentea eta Unai Ziarreta EAko buruzagia bertan izan dira.

Bilboko zinegotzia izan zena hil zutela 30 urte bete direla gogorarazi du Ibon Areso alkateak. Langabeziarekin batera, “adiskidetzea eta normalizazio politikoa gure herriaren kezkatariko bat da” eta “bakearen helburua sekula baino hurbilago” dagoela adierazi du Aresok.

“Elkarbizitza lortzeko guztiek lan egin behar dugu, indarkeriak gurean berriro lekurik ez izateko”, erantsi du.

“Aintzatespena”

“Egia, justizia eta kalte-ordaina aintzatespenaren harriaren” gainean “eraiki” behar dela adierazi du Edurne Brouardek.

“Guztien artean egi hori hausnartzea zaila izango da zalantza barik, egi gehiegi daude herriak nozitu dituen indarkeria gehiegietan”, esan du politikariaren alaba nagusiak.

Hiriko domina eman diote Brouarden familiari eta omenaldia minutu bateko isilunearekin amaitu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Politika albisteak Bilboko albisteak Gaurko albisteak Bizkaia EAE albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Terrorismoaren Biktimak GAL gaur