Politika -

Fiskaltzaren txostena

EAk ukatu egin du iruzur fiskala egin izana

"Ustelkeria politikoaren zakuan" sartu nahi izatea "arinkeria" dela salatu du

Pello Urizar EAko idazkari nagusia. EiTB
Pello Urizar EAko idazkari nagusia. EiTB
Urizar: 'Arinkeria da denak zaku berean sartu nahi izatea'

01:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pello Urizar Eusko Alkartasuneko idazkari nagusiak ukatu egin du alderdi abertzaleak iruzur fiskala egin izana, eta kritikatu egin du "ustelkeria politikoaren zakuan" sartu nahi izatea

El Pais egunkariaren arabera, Espainiako Kontu Auzitegiko Fiskaltzak delitu zantzuak atzeman ditu alderdi handienen kontuetan. EA aipatu du, besteak beste.

"Arinkeria da hori esatea, zehatz-mehatz bete baititugu Kontu Auzitegiak igorritako ebazpenak, eta [erakunde horrek] ez du inoiz aipatu iruzur fiskal zantzurik dagoenik", adierazi du. Gainera, azken 28 urteetan EAri hainbat ikuskaritza egin dizkiotela gaineratu du.

Hori horrela, alderdiak Kontu Auzitegiarekin hitz egingo duela baieztatu du Urizarrek, dena argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ustezko ustelkeria politikoa albisteak Ustelkeriaren mapa politika Eusko Alkartasuna