Politika -

Gipuzkoako Batzar Nagusiak

'Bidegi auzi'ko batzordean agerraldia egingo dute Olanok eta Goiak

EAJko bi hautagai nagusien agerraldiak eskatzeko garaian bat egin dute PPk eta Bilduk. Era berean, ikerketa batzordea martxan jartzea bultzatu zuten bi alderdiek.

Markel Olano. Artxiboko irudia: EiTB
Markel Olano. Artxiboko irudia: EiTB
Markel Olano. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datozen hauteskundeetarako EAJren bi hautagai nagusiek, Markel Olanok eta Eneko Goiak, agerraldia egin beharko dute Batzar Nagusietako ikerketa batzordean. AP-1 autobideko eraikuntzan ustez egindako iruzurraren erantzukizun politikoak argitu nahi ditu batzordeak.

Lanerako plan proposamenak aurkeztu dituzte gaur Gipuzkoako Batzar Nagusietako alderdiek batzordearen aurrean. Batzordeak aurreneko bilera ostiral honetan egingo du.

Markel Olanoren eta Eneko Goiaren agerraldiak eskatzeko garaian bat egin dute PPk eta Bilduk; izan ere, lehena ahaldun nagusia zen eta bigarrena Azpiegitura diputatua. Ikerketa batzordea martxan jartzea bultzatu zuten PPk eta Bilduk.

Josu Bergararen agerraldia eskatu du PPk

Bestalde, Josu Bergara Bizkaiko ahaldun nagusi ohiak batzordean deklaratzea proposatu du PPk; izan ere, ingeniaritza enpresa baten Administrazio-kontseiluko presidentea zen eta ustez auzian inplikatuta dago.

Ustezko erantzukizun politikoak ikertuko ditu batzordeak. Aldi berean, Azpeitiko epaitegi bat auziaren instrukzioa egiten ari da.

Larraitz Ugarte eta Luis Elizegi

Olano, Goia eta Bergaraz gain, zenbait teknikarik eta Larraitz Ugarte azpiegitura diputatuak deklaratzea planteatu dute Bilduk, PPk eta EAJk.

Luis Elizegi Bidegiko idazkari ohia ere deitu nahi dute jeltzaleek, eta baita AP-1eko tartean lan egin zuten enpresetako ordezkari legalak ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak EAJ-PNV Gipuzkoa Iruzurrak albisteak Ustezko ustelkeria politikoa albisteak EH Bildu Gipuzkoako Foru Aldundia albisteak AP-1eko berriak