Politika -

Kartzela-baimena

Matas espetxetik atera da zigorra bete baino egun batzuk lehenago

Balear Uharteetako presidente ohia Segoviako kartzelatik atera da. Eraginen trafikoagatik bederatzi hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zioten. Egun batzuk lehenago ateratzeko baimena eman diote.

Jaume Matas Balear Uharteetako presidente eta ministro ohia. Artxiboko irudia: EiTB
Jaume Matas Balear Uharteetako presidente eta ministro ohia. Artxiboko irudia: EiTB
Jaume Matas Balear Uharteetako presidente eta ministro ohia. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaume Matas Balear Uharteetako presidente eta ministro ohia Segoviako espetxetik atera da gaur zigorra bete baino egun batzuk lehenago, Pilar Gomez Pavon politikariaren abokatuak baieztatu duenez. Eraginen trafikoagatik bederatzi hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zioten. Lehenago ateratzeko kartzela-baimena eman diote.

Zigorra apirilaren 28an betetzen zuela gogorarazi du Matasen abokatuak. Kartzela-baimena zegokiola argudiatu du Gomez Pavonek. Zigorra erabat bete duela sinatzeko Matas bueltatu beharko dela azaldu dute espetxeko iturriek.

Xehetasun gehiagorik ez du eman Gomez Pavonek, baina baimenaren berri Matasek mezu baten bidez eman diola jakitera eman du. ?Etxetik bidali didala iruditzen zait?, erantsi du.

Segoviako kartzelaren erizaintza moduluan izan da ministro ohia. Belarrietako tuberkulosiari aurre egiteko tratamendua jaso du Balear Uharteetako politikariak. Ebakuntza egin beharko diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ustezko ustelkeria politikoa