Politika -

Araba

Fiskaltzak Prieto salatuko du PSEren egoitzetako lanengatik

Arabako egoitzetan lanak egin dituen enpresako kide zen PSE-EEren idazkari nagusi zenean.

Txarli Prieto
Txarli Prieto
Txarli Prieto

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Fiskaltzak Txarli Prietoren kontrako salaketa jartzea erabaki du, iruzurra eta dokumentuak faltsutzea leporatuta. Arabako sozialisten idazkari nagusi zenean kide zen enpresa batek PSE-EEren egoitzetan egindako lanen harira egingo diote salaketa.

EAEko Fiskaltzen batzarrak, Juan Calparsoro fiskal nagusia buru duenak, "aho batez" erabaki du Justizia Auzitegi Nagusira jotzea, prentsa-ohar batean jakitera eman dutenez.

Salaketa datorren astean jarriko dute, eta Victor Garcia Hidalgo PSE-EEren Arabako antolakuntza idazkaria ere sartuko dute.

Prietoren, egun legebiltzarkide denaren, kontra jarri zuten salaketa anonimo batean du jatorria auzi honek. Salaketa horretan PSE-EEren Arabako egoitzetan Escoiba S.A. enpresa aipatzen zen, Prieto kide izan zuena.

Auziaren berri izan zuenean, Prietok esan zuen "segurtasun" eta "konfiantza" arrazoiengatik kontratatzen zutela enpresa hori, ETAren mehatxua zela eta.

Legebiltzarkide sozialistak aitortu zuen Escoiba "urgentziazko eta konfiantzazko" enpresa zela, erasoak jasan zituzten egoitzetan lanak egiteko kontratatzen zutena, "15 urte baino gehiagotan" eta "normaltasun osoz".

1992tik 2012ra Escoiban egon zela aitortu zuen, eta "politikari profesional" 2009an egin zela, beraz, "denbora labur batez" biak uztartu zituela.

Radio Euskadik jakin ahal izan duenez, duela bi urte, 2013ko otsailean, Oskar Rodriguez, Johana Madrigal eta Yolanda Vicente (Senatuko presidenteordea) Arabako PSE-EEko exekutibako kideek gai honen inguruko informazioa eskatu zieten Arabako exekutibaren batzordeari, PSE-EEren eta PSOEren antolakuntza idazkaritzei eta etika eta berme batzordeari: egoitzetan egindako lanen kostuak eta kontratatutako enpresak.

Rodolfo Ares orduko koordinazio idazkariak erantzun zien, eta etika batzordearen esku utzi zuen auzia, baina ez dute erantzunik jaso.

Arabako PSE-EEk prozesua "lehenbailehen amaitzea eta irregulartasunik ez izatea" espero du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Araba PSE-EE berriak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak EAEko Auzitegi Nagusia hoy