Politika -

Eskakizuna

De Juana Chaosen estradizioa eskatu dio Gobernuak Venezuelari

Justizia Ministerioak beharrezko dokumentazioa ekainaren 25ean jaso ondoren, Exekutiboak eskaera “oso azkar” egin duela ziurtatu du Saenz de Santamariak.

Artxiboko Argazkia: EiTB
Artxiboko Argazkia: EiTB
Artxiboko Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki de Juana Chaos entregatzeko estradizio eskakizuna igorri dio gaur Espainiako Gobernuak Venezuelari. 2010az geroztik bilatzeko eta atxilotzeko nazioarteko agindua du ETAko kideak, terrorismoa goratzea leporatuta.

Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko magistratuak Justizia Ministerioari beharrezko dokumentazio guztia ekainaren 25ean bidali ondoren, Exekutiboak eskaera ?oso azkar? egin duela ziurtatu du Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteak prentsaurrekoan.

Auzitegi Nazionalaren eskakizuna oinarri bezala harturik estradizio eskaera egitea onartu du Gobernuak, presidenteordeak azaldu duenez. De Juana Chichirivicheko (Venezuela) Falcon Fcc likore-dendan ikusi zuten maiatzaren 21ean. Espainiako Enbaxadak horren berri izan zuen.

Terrorismoa goratzea

Ekintza terrorista propioak eta besteenak publikoki justifikatzea eta goratzea, eta horrekin biktimak umiliatzea leporatzen diote De Juanari, Velascok gogorarazi duenez. 2008ko abuztuaren 2an, Donostian, omenaldia egin zioten ETAko presoari espetxetik atera zenean.

2008ko azaroan deklaratzera deitu zuen epaileak, baina De Juana ez zen agertu. ?Justiziari ebasketa? egin ziola uste du Velascok. Honenbestez, espetxeratzeko, bilatzeko eta atxilotzeko nazioarteko agindua eman zuen Auzitegi Nazionalak.

De Juanak orduan Erresuma Batura ihes egin zuen eta 2010ean atxilotzeko agindua eman zieten bertako agintariei. Entregatzeko agindua onartu zuen Londresek, baina ezinezkoa izan zen De Juana atxilotzea, desagertu zelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Espainiako Gobernua bideoak ETA albisteak