Politika -
Nafarroa
Nafarroako gobernu berriak lehen bilera egin du
IX. legealdiko aurreneko gobernu-kontseilua izan da. Bederatzi kontseilariek parte hartu dute, goizean karguaz jabetu ondoren.
Agentziak | Erredakzioa
Nafarroako gobernu berriak lehen bilera egin du arratsaldean, Uxue Barkos presidenteak zuzenduta. IX. legealdiko aurreneko gobernu-kontseilua izan da. Bederatzi kontseilariek parte hartu dute, goizean karguaz jabetu ondoren.
Bost gizonek eta lau emakumek laguntzen dute Barkos foru-exekutibo berrian. Bi presidenteorde ditu gobernuak: ekonomikoa, Manu Aierdi, Nafarroako EAJren presidentea izan dena orain arte, eta gizarte-politikena, Miguel Laparra, Nafarroako Unibertsitate Publikoan Berdintasun eta Integrazio Sozialeko Ikerketa Katedraren zuzendaria izan dena.
Kontseilari gehienek ez dute afiliazio politikorik. Sei Geroa Baik proposatu ditu, bi EH Bilduk eta bat Ezkerrak. Barkosen hitzetan, euren esparruetan profesionalak dira, kuoten gobernu bat osatzerik nahi ez zutelako, «gaitasuna duen talde on bat» baizik.