Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Gehiengoak egiteko 'beharrezkoa' ez dela ohartarazi dio Urtaranek PPri
Negoziazioetan "bere burua baztertzen" badu, akordioak beste alderdiekin bilatuko dituela gaineratu du Gasteizko alkateak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gorka Urtaran (EAJ) Gasteizko alkateak "gehiengoak osatzeko beharrezkoa" ez dela gogorarazi dio PPri. Horrenbestez, negoziazioetan "bere burua baztertzen" badu, akordioak beste alderdiekin bilatuko dituela gaineratu du.
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, alderdiekin akordioak lortzeko prest agertu da Urtaran, baina kritikatzen hasteko PPk "ezta 10 eguneko epea" ere eman ez izana deitoratu du.
Halaber, EAJk eta PSE-EEk akordioa lortzeko "trabak" jartzen saiatu izana egotzi die popularrei.
Alkatearen esanetan, ulergarria da PP "haserre" egotea Alkatetza galdu duelako, baina akordioak lortzeko ez dela "beharrezkoa" gogorarazi dio.