Politika -
Biktimak
Legebiltzarrak Santi Brouard omendu du bigarren urtez jarraian
Iaz omen zuten Eusko Legebiltzarrean lehen aldiz Herri Batasuneko buruzagia. Bihar 31 urte beteko dira GALek hil zuenetik.
eitb.eus
Santi Brouard Herri Batasuneko buruzagi eta legebiltzarkidea omendu du gaur Eusko Legebiltzarrak, eta bi minutuko isilunea gorde dute osoko bilkura hasi aurretik, GALek 1984ko azaroaren 20an hil zuen politikariaren omenez.
Gainera, Legebiltzarraren kanpoaldean dagoen su-ontzia piztu dute, Brouarden argazkia bat ondoan zuela.
Iaz omendu zuten Eusko Legebiltzarrean lehen aldiz Santi Brouardi, bere izena daraman plaka jarrita.
Brouard ez ezik, Gregorio Ordoñez, Fernando Buesa eta Enrique Casas ere omentzen dituzte urtero Legebiltzarrean, haiek ere legebiltzarkide baitziren ETAk hil zituenean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea