Politika -

Arabako Batzar Nagusiak

Aldundiaren egonkortasuna bermatu du Agirrek

Arabako ahaldun nagusiak De Miguel babestu du. "Aurkakoa frogatu bitartean" bere dimisioa aurkeztu izanagatik txalotu du, horrela, ez baitu "Gobernua tartean sartzen".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

De Miguel diputatuaren dimisioaren ostean, Xavier Agirre Arabako ahaldun nagusiak, agintaldi bukaera arte, Aldundiak (EAJ-EA) egonkortasuna bermatuta duela azpimarratu du eta De Miguelengan uste osoa duela esan du.

Arabako Batzar Nagusietako bilkuran, Agirrek De Miguelen jokabidea txalotu du, izan ere, "aurkakoa frogatu bitartean" bere dimisioa aurkeztu du eta horrela, ez du "Gobernua tartean sartzen". Diputatu ohia eta EAJko beste kargu batzuk ustez diru zuritzeagatik eta eroskeriagatik ikertzen dabiltza.

Delitu zantzuak frogatuz gero, EAk Gobernu taldea utziko duen berri eman zuen. Ahaldun nagusia ez du horren inguruan bere iritzirik eman, baina Aldundiak "agintaldi hasieratik izan duen egonkortasuna bermatuta" duela adierazi du.

Javier de Andres, PPko bozeramailea sinesgogor agertu da eta erakundearen egonkortasuna bermatzeko "lidergorik" ez izatea aurpegiratu dio Agirreri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea