Politika -

Defizitari aurre egiteko plana

"Egoeraren araberako erantzuna" eskatu die Blancok sindikatuei

Herritar asko langabezian daudela gogoratzeko esan die Sustapen ministroak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak defizit publikoa murrizteko aurkeztutako neurriei "egoeraren araberako erantzuna" eman dezatela eta jende asko lanik gabe dagoela gogoratzeko eskatu die gaur Jose Blanco Sustapen ministroak sindikatuei. "Familia askok krisi garaian gerrikoa estutu behar izan dute eta enpresa askok murrizketak egin behar izan dituzte", adierazi du.

Alderdi Sozialistako gazteek asteburuan Toledon egin duten batzordearen itxiera ekitaldian egin dituen adierazpenetan, sindikatuei zuzendu zaie ematen duten erantzuna egoerak eskatzen duen mailakoa izan dadila eskatzeko. Hain justu, langile asko langabezian dagoela gogoratu die Blancok sindikatuei.

Funtzionario publikoei eragingo dien neurriaren inguruan ondokoa esan du: "Lanean segurtasun gehien dutenek irabazten dutenaren arabera eman beharko dute, ekonomiaren susperraldia lortzeko, enplegua sortzeko eta hazkundea gauzatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea