Politika -

Osoko Bilkura

Estatuta ekainaren 10ean eztabaidatuko du Auzitegi Konstituzionalak

Auzitegi Konstituzionalak Estatutari buruz epaia emateko eskumenik ez zuela ukatu ostean egingo dute bilera. Eskumenik ez zuela onartzea eskatu zioten Kataluniako Gobernuak eta Parlamentuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Estatutaren aurkako helegiteak ebatzi behar dituen epaiari buruz eztabaidatzeko osoko bilkura deitu du Maria Emilia Casas Auzitegi Konstituzionaleko presidenteak, auzitegiko iturriek gaur jakinarazi dutenez. Horrela, ekainaren 10ean bilera egingo dute.

Guillermo Jimenez magistratu kontserbadoreak egindako txostenak ez zuen beharrezko babesa izan eta txostena egiteko ardura bere gain hartu zuen Casasek maiatzaren 19an.

Apirilaren 16an, Elisa Perez Vera progresistak aurkeztutako bosgarren txostena atzera bota zuen Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak eta txostena berregiteari uko egin zion. Ondorioz, Jimenezek epaiaren zirriborroa egiteko ardura hartu zuen.

Iragan ostegunean, Auzitegi Konstituzionalak Estatutari buruz epaia emateko eskumenik ez zuela ukatu ostean egingo dute bilera. Eskumenik ez zuela onartzea eskatu zioten Kataluniako Gobernuak eta Parlamentuak.

Roberto Garcia Calvo kontserbadorea hil eta Pablo Perez Tremps progresistaren ezespenaren ostean, Konstituzionaleko osoko bilkura bi sektoreen artean zatituta geratu da % 50ean. 10 epailek osatzen dute osoko bilkura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea