Politika -

Manifestazioaren ostean

'Epaiak hautsi dituen zubiak' konpontzeko eskatu du Generalitatek

Joaquim Nadal Lurralde Politikako kontseilariburuak gaineratu duenez, Gobernu zentralak "gutxienezkoen programa" bat ezarri beharko luke Estatutak ekarri zuen adostasun politikoa berreskuratzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joaquim Nadal Lurralde Politikako kontseilariburuak Kataluniako Gobernuaren izenean Exekutiboari eskatu dio Estatutaren "epaiak hautsi dituen zubiak berregiten" hastea, nazioaren egoeraren debatean, uztailak 14 eta 15erako aurrikusia.

Catalunya Radiori eskainitako elkarrizketa batean, kontseilariburua baikor agertu da debate horretan "PPk helegitea aurkeztu baino lehen gauzak zeuden lekura" bueltatzeko aukeraren aurrean, eta gaineratu du hori dela "Legebiltzar espainiarrari exigitu" ahal zaiona.

Ildo horretatik, Nadalek esan du PSC, ERC, ICV-EUiA eta CiUk "batasunerako ahalmen" nahikoa dutela, aipatutako debate horretan babestu ahal izateko "gainditu ezin zen muga bat gainditu dela" eta horrek "estatutu eta konstituzio hitzarmena kolokan" jartzen duela.

Halaber, kontseilariburuaren ustez, datozen egunotan Gobernu espainiarrak "gutxienezkoen programa" bat ezarri beharko luke Estatutak ekarri zuen adostasun politikoa berreskuratze aldera.

Kontseilariburuaren gogoeta atzo Jose Blanco Sustapen ministroak esandakoaren harian etorri da; Blancok adierazi zuen atzoko manifestazioa "eraso egin zutenen (PP) kontrakoa" zela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea