Politika -

PSE-EEren Batzorde Nazionala

Patxi Lopez: 'EAJk enplegu-politiken urtebeteko zorra du'

Lehendakariaren esanetan, "indarkeriaren aldekoen azken astinduek ez digute ziria sartuko, ezta nahaspilatuko ere". Jaurlaritzaren kudeaketa txalotu du krisiaren aurrean eta EAJrena kritikatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enplegu-politika aktiboen transferentzia "ahalik eta zabalena eta osoena" izateko Zapateroren Exekutiboarekin elkarlanean ari direla esan du Patxi Lopez lehendakariak. Horren harian, EAJrekin akordioa lortzeko aukera egon badagoela sinetsita dago, eta "enplegu-politiken urtebeteko zorra" duela ohartarazi dio lehendakariak EAJri.

PSE-EEren zuzendaritzak Batzorde Nazionala izan du goizean Bilbon, Euskalduna Jauregian. Mintzaldian, Lopezek esan du "transferentzia atzeratzea" besterik lortu ez zutenez, EAJren betoa "bidegabea eta alderdikoa" izan zela. "EAJk enplegu-politiken urtebeteko zorra du Euskadiko langileekin, enpresekin eta langabeekin", gaineratu du.

Aurrekontu Orokorren negoziazioaren inguruan, "Espainiako eta Euskadiko herritarren mesederako" izateko esperantza erakutsi du Lopezek, "gure interesak bateragarriak baino osagarriak direlako", zehaztu du.

Terrorismoaren aurkako borroka

"Demokraziaren oinarriei irmo eustea" izango dute, Lopezen arabera, terrorismoaren aurkako politikaren ardatz nagusia, eta "indarkeria babesten dutenen azken astinduek ez digute ziria sartuko, ezta nahaspilatuko ere", gaineratuko du.

ETAk desagertu behar duela esan du berriz Patxi Lopezek. Halaber, "bidezidorrik eta lurreratzeko pistarik" ez dagoenez, legez kanpoko Batasunak "indarkeriarekin lotzen duen zilbor-hestea moztu eta ETA desagerrarazteko lan egin" behar duela adierazi du.

Urtebeteko agintaldiaren balorazioa

PSE-EE Eusko Jaurlaritzara heldu izana "merezi izan" duela ziurtatu du Lopezek, ETAren aurkako demokraten batasunean "aurreratu" delako. Batasun hori "babestu" behar dela adierazi du.

Lehendakariaren aburuz, euren lorpen guztiengatik Gobernu sozialistak iraun behar du. Bere esanetan, bere Exekutiboa "hobeto kudeatzeko" gai izan da, "gutxiagorekin gehiago egin dugu", zehaztu du.

Lehendakariaren ustez, lorpen horiek guztiak direla eta, Jaurlaritzak iraun egin behar du, izan ere, Eusko Jaurlaritza "hobeto kudeatzeko" gai izan dira; "gutxiagorekin gehiago egin dugu", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea