Politika -
CIS barometroa
PSOEk 5 puntu egingo luke gora, PP lehen indarrarengandik 4 puntura
Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusi berrautatu zutenetik CISek egin duen lehen inkesta da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusi berrautatu zutenetik CIS etxeak egindako lehen inkestaren arabera, orain hauteskundeak egingo balira PSOEk bost puntu egingo luke gora eta bere bigarren postua egonkortuko luke, botoen % 24,9 eskuratuta —apirilean baino bost puntu gehiago—, eta PPrengandik lau puntura. PPk irabaziko lituzke hauteskundeak, baina hiru puntu egingo luke behera.
CIS Ikerketa Soziologikoetarako Zentroak gaur argitaratu ditu uztailaren 1etik 10era bitartean egindako inkesten emaitzak.
Azken barometroaren arabera, PPk irabaziko lituzke hauteskundeak botoen % 28,8 eskuratuta, baino apirilean baino ia hiru puntu gutxiago lortuta (% 31,5).
PSOEk Alderdi Popularrarekiko tartea laburtuko luke —lehen hamar puntuko aldea zuen—, botoen % 24,9 lortuta, eta Unidos Podemosi, berriz, lau puntuko tartea aterako lioke. Unidos Podemosek, berriz, sei hamarren egingo luke gora % 20,3raino.
Uztaileko boto asmoa aintzat hartuta, Ciudadanosek lau hamarren egin du behera (% 14,5) aurreko inkestako datuekin alderatuta.
ERC litzateke laugarren indarra botoen % 2,9arekin eta Kataluniako nazionalistek (PdeCAT), berriz, beheranzko joerarekin jarraituko lukete % 2tik % 1,7ra jaitsita.
EAJk botoen % 1 lortuko luke eta EH Bilduk, berriz, % 0,8, apirilean baino hiru hamarren gutxiago.