Politika -

Memoria historikoa

Hamaika dira Otsaportillo leizetik ateratako biktimak

Aranzadi Zientzia Elkarteak Otsaportillon egindako bigarren indusketaren bidez, bi eskeleto, hezur ugari, pistola bat eta munizioa aurkitu dituzte.

2016tik bi indusketa burutu ditu Aranzadik Otsaportillon / EITB.
2016tik bi indusketa burutu ditu Aranzadik Otsaportillon / EITB.
2016tik bi indusketa burutu ditu Aranzadik Otsaportillon / EITB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak abian jarritako programa baten barruan, Otsaportillon egindako bigarren indusketaren bidez, hezur gehiago berreskuratu dituzte, eta, beraz, 2016tik hamaika lagunen hezurrak atera dituzte. Leizea hobi komun gisa erabili zuten 1936ko estatu kolpe militarraren ostean.

Lehenengo lanak 2016an egin zituen Aranzadi Zientzia Elkarteak, eta zortzi pertsonaren hezurrak berreskuratzeko balio izan zuten.

Biktimak identifikatzea errazteko, Nafarroako Gobernuak DNA banku bat sortu zuen, eta lau lagun identifikatu zituzten. Pako Etxeberria buru duen taldeak egiaztatu zuenez, 1936ren ostean bota zituzten hondakinak leizera.

Bake, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Orokorraren ustez, zortzi pertsona baino gehiago bota zituzten Otsaportilloko leizera. Horregatik, 36ko estatu kolpearen ostean hildako eta desagertutako pertsona guztiak aurkitzeko lanen barruan, beste indusketa bat egin da, leizea sakon berrikusteko.

Urriaren 12tik 15era, beste bi eskeleto eta hezur ugari aurkitu dituzte arkeologoek, 0,4 eta 2 metro arteko sakoneran.

Berreskuratutako pertsonen kopurua hamaikara igotzeaz gain, objektu ugari topatzeko ere balio izan du indusketa horrek; pistola bat eta munizioa, tartean. DNA proben bidez pertsona gehiago identifikatzea espero dute, orain 80 urte baino gehiago Otsaportillora botatakoen gorpuzkiak horien senideei itzultzeko asmoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Frankismoari buruzko albisteak Historia Aranzadi Zientziak lurpetik ateratzea