Politika -

Arturo Cubillas auzia

Cubillas Espainaratzeko eskatu dio Gobernuak Venezuelari

Rubalcabaren hitzetan, terrorismoarekin zerikusia duten hainbat delitu leporatzen dizkio Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak Cubillasi.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak Arturo Cubillas ETAko ustezko kidea Espainaratzeko eskatu dio Venezuelari. ETAren eta FARCen arteko harremana ikertzen du Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak.

Alfredo Perez Rubalcaba Gobernuko lehen presidenteordea eta Barne ministroaren hitzetan, terrorismoarekin zerikusia duten hainbat delitu leporatzen dizkio Eloy Velasco epaileak Cubillasi.

Cubillas Venezuelan bizi da 2007tik eta Hugo Chavezen Gobernurako lan egiten du; hilketa terroristak egiteko konspiratzea eta lehergaiak izatea leporatzen dio epaileak.

Bestalde, Fiskaltzak Cubillasen delituak preskribatu diren ikertuko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea