Politika -

Ustelkeria PP-ren baitan

Correa: 'PPn ustelkeria sare bat dago eta Rajoyren oniritzia zuela uste dut'

Gürtel sarearen buru jotzen denak bideokonferentzia bidez deklaratu du PPren legez kanpoko finantziazioa ikertzen duen Kongresuko batzordearen aurrean.

Correak bideokonferentzia bidez deklaratu du Kongresuko batzordean. Argazkia: EFE
Correak bideokonferentzia bidez deklaratu du Kongresuko batzordean. Argazkia: EFE
Correa: 'Rajoyk onartzen zituen PPren kanpainetako gastu guztiak'

1:50

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco Correa Gürtel sarearen ustezko buruzagiak esan du konbentzituta dagoela Alderdi Popularraren baitan ustelkeria sare bat dagoela eta Mariano Rajoy haren arduraduna zela iradoki du, PPko idazkari nagusi zenean berak ematen zuelako gastu guztien gaineko oniritzia.

Correa Valdemoroko espetxean dago preso eta gaur bideokonferentziaz deklaratu du Diputatuen Kongresuan. Bi orduz aritu da talde parlamentarioetako bozeramaileen galderak erantzuten.

Hasieran erantzun laburrak eman baditu ere, adierazpen esanguratsuak ere egin ditu.

Jose Maria Aznarrekin edo Mariano Rajoyrekin harremanik izan ez zuela esan du, baina erantsi du Espainiako Gobernuko egungo presidenteak ematen zuela PPren hauteskunde-kanpainako eta bestelako gastuen gaineko oniritzia.

"Uste dut Rajoyk onartzen zituela gastu horiek guztiak; 'Correa sarea' barik, hemen 'PP sarea' dago", adierazi du.

Txema Guijarro Podemoseko diputatuak gogoratu dio 'Gürtel auzia'ren atal ezberdinetan Alderdi Popularreko kideak edo militante ohiak daudela auzipetuta, eta Correak ondokoa erantzun dio: "Uste dut arrazoia duzula, hemen PPren sare bat dago".

Oscar Matutek EH Bilduko ordezkariak 'Gürtel auzia'ren esanahiaz galdetu dio eta Correak erantzun dio duela hamar urte inguru jarri ziotela kasuari izen hori bere enpresak PPrekin lan egiten zuelako.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak PP Rajoy Espainia argazkiak Alderdi politikoak berriak Ustelkeria politikoa gaur Ustelkeriaren mapa Albisteak Gaur Albisteak