Politika -

Rey Juan Carlos unibertsitatea

Cifuentesen masterreko irakaslea eta notak aldatu zituen funtzionarioa, inputaturik

Horrela, Amalia Calongek eta Cecilia Rosadok ikertu bezala deklaratu beharko dute maiatzaren 10ean.

Cristina Cifuentes Madrilgo presidente ohia. Artxiboko irudia: EFE
Cristina Cifuentes Madrilgo presidente ohia. Artxiboko irudia: EFE
Cristina Cifuentes Madrilgo presidente ohia. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cecilia Rosado, Cristina Cifuentesek lortutako masterraren irakasle eta politikariari azterketa egin zion epaimahaiaren idazkaria, eta Amalia Calonge, buruzagi ohiaren notak aldatu zituen Rey Juan Carlos unibertsitateko (URJC) funtzionarioa, ikertu bezala deklaratzera deitu ditu Madrilgo 51. Instrukzio-epaitegiak.

Madrilgo presidente ohiaren masterreko kasuan, agiri publikoan ustez egindako iruzurra ikertzen ari den epaileak auzia zabaltzea erabaki du, master amaierako lanaren defentsan aktarekin gertatukoa argitzeko, Madrilgo Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez.

Horregatik, maiatzaren 10ean Amalia Calonge, Cifuentesen notak ustez aldatu zituena, eta Cecilia Rosado, epaimahaiko idazkaria eta master amaierako lanaren defentsako akta sinatu zuen irakaslea, ikertu bezala deklaratzera deitu ditu epaileak.

Bestalde, Alicia Lopez de los Mozosek eta Clara Soutok lekuko gisa deklaratuko dute egun berean. Euren sinadurak faltsutu zituztela salatu zuen biek.

Era berean, Sergio Pulido URJCko Ikuskaritza Zerbitzuetako buruzagiak, Pilar Trinidad Nuñez auziaren barne ikerketako arduradunak eta Jose Antonio Lobato Moreno Graduondo Arloko arduradunak lekuko gisa deklaratuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Ustezko ustelkeria politikoa Ustelkeriaren mapa Albisteak Gaur Albisteak Madril Irakasleen albisteak