Politika -

Elkarrizketa 'Gara'n

ETA: 'Helburuak ez dira oraindik lortu, baina lortzeko aukerak daude'

ETAren esanetan, 'Euskal Herrian indar, ausardia eta adimen nahikoa dago" bestelako "errealitate politiko eta soziala" lortzeko.

EiTBren bideo batetik hartutako argazkia
EiTBren bideo batetik hartutako argazkia

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAren ordezkaritza batek adierazi duenez, organizazioak helburuak lortu ez baditu ere (aitortza nazio gisa eta erabakitzeko eskubidea) lortzeko aukerak daude oraindik.

Gara egunkariak egindako elkarrizketa batean ordezkaritza horrek esan duenaren arabera, ETA sortu zenean "hiltzera zigortuta zegoen herri" bat zegoen; gaur egun, aldiz, "bere buruaren jabe izan nahi duen herri bat dago". Gainera, ETA "ezinbesteko eragilea izan da askatasun prozesua martxan jarri" eta forma emateko.

Hala, ezarri zituzten helburuei dagokienez, 'Euskal Herrian indar, ausardia eta adimen nahikoa dago" bestelako "errealitate politiko eta soziala" lortzeko, ETAren ustean.

ETAren ordezkaritzaren esnetan, halaber, bere burua desegiteko erabakia estrategia aldaketaren eta ezker abertzaleak 2009an hartutako erabakien ondorio logikoa izan da.

Era berean, azken urteotan, gehien bat "EAJren zein Urkulluren partetik", edozein saiakera iluntzeko tematu direla salatu dute.

"Antza denez, egoera zikindu nahi izan dute, egoera berri honek datozen hamarkadetan emango dituen aukerei heldu beharrean. Antza denez, egoera berri honen beldur dira, haien gabeziak eta erregimenaren makila izateko arazorik ez dutela" azaleratuko duelakoan.

ETAren iritzian, desegiteak "ez ditu gatazkaren korapilo eta ondorio guztiak berez desegingo", eta "presoen eta iheslarien gaian lan egiten" jarraitu beharko dutela dio. Horien inguruan, esan du soilik "EPPKren kide" izango direla hemendik aurrera, eta hortik ekarpenak egiten jarraituko dituzte.

ETAk "eragindako mina eta min horrek eragindako sufrimendu handia" aitortu du. "Sentitzen dugula esan dugu, eta eragindako minaz aritu gara", azpimarratu dute.

"Ez da ETAren asmoa inoren kaltea murriztea, ezta inor mespretxatzea ere", berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika ETA Albisteak Bakea Euskadin