Politika -

ETA-ren amaiera

Mendia: 'PSE-EEk balore etikoetan oinarritutako bizikidetzagatik egingo du lan'

Halaber, Kanboko ekitaldiaz honako hau esan du: "propaganda eta parafernalia alde batera utzita, ez du aldaketarik eragin euskal herritarren eguneroko bizitzan".

La secretaria general del PSE-EE, Idoia Mendia. EFE
La secretaria general del PSE-EE, Idoia Mendia. EFE
'Kanboko ekitaldiak ez du gizartera aldaketarik ekarri', esan du Mendiak

0:19

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak larunbat honetan, Bilbon, esan duenez, ETAren amaieraren ostean, alderdiak "balore etikoetan oinarritutako bizikidetza demokratikoagatik” egingo du lan, "herrialdean pasatu denaren egia aitortzen" duen memoriagatik eta "biktima guztien eta haien erreparazioa" aintzat hartzeagatik.

Mendiak adierazpen horiek egin ditu Bilboko La Peña auzoko Herriko Etxea bisitatu duenean. Leku horren kontrako erasoa egin zuen ETAk, 2008an, bonba batekin, Arrasaten Isaias Carrasco bertako zinegotzi sozialista hil eta egun gutxira.

Komunikabideei egindako adierazpenetan, euskal sozialisten buruak Kanboko ekitaldiaz hitz egin du. "Propaganda eta parafernalia alde batera utzita, ez du aldaketarik eragin euskal herritarren eguneroko bizitzan", esan du.

"Benetako aldaketa eragingo lukeena, ETAren inguru politikoak, ezker abertzaleak, hiltzea ez zela justua izan esatea izango litzateke, ez zuela inoiz ETAren terrorismoak egon behar Euskadin, ez zuela inoiz gertatu behar, eta guztiz bidegabea dela", nabarmendu du.

"Bereziki biktimei zor diegu; egunotan haietaz gogoratze naiz gehien", gaineratu du.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bilboko albisteak Idoia Mendia ETA PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Bakea Euskadin