Politika -

Ustezko ustelkeria kasua

De Miguel auziko epaiketa beste bi astez atzeratu dezakete

Fiskalak eta defentsak zigorraren gainean akordiorik lortu ezean epaimahaiak erabaki hori hartu lezake. Gehienez ere, 30 egunez egon liteke De Miguel auziko epaiketa etenda.

De Miguel auziko akusatuak, epaimahaiaren aurrean. Artxiboko argazkia: EFE
De Miguel auziko akusatuak, epaimahaiaren aurrean. Artxiboko argazkia: EFE
De Miguel auziko akusatuak, epaimahaiaren aurrean. Artxiboko argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur berrekitekoa zen De Miguel auziko ahozko epaiketa urriaren 15era arte atzeratu dezakete, fiskalak eta defentsak zigorraren gainean akordiorik lortu ezean, Euskal Telebistak iturri judizialen bidez jakin duenez. EAJko buruzagi ohiek komisioak jasotzeko ustez eratu zuten sarearen epaiketaren azken txanpa irailean hastea aurreikusita zegoen.

Gauzak horrela, astelehenean Arabako fiskalburuak etenaldia luzatzea eskatuko balu, Arabako Lurralde Auzitegian hastekoa zen epaiketa berriz atzeratu dezakete. Izan ere, irailaren 17an epaiketa bi astez etetea erabaki zuen epaimahaiak, Fiskaltza eta defentsak zigorraren inguruko akordioa lortzeko lanean ari zirelako.

Gehienez ere, 30 egunez egon liteke De Miguel auziko epaiketa etenda.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Araba Alderdi politikoak berriak Ustezko ustelkeria politikoa albisteak Eguneko albisteak Albisteak