Politika -

Ekitaldi politikoa, Gernikan

Ortuzar: 'EAJk ez du Telleria auziari buruz ezer gaineratzeko'

Bizkaiko EAJko presidentearen hitzetan, "Justiziari eta Ertzaintzari dagokion gaia da".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako ustezko ustelkeria kasuan "EAJk ez du ezer gaineratzeko" adierazi du Andoni Ortuzar Bizkaiko EAJko presidenteak. Horren esanetan, orain "Justiziari eta Ertzaintzari dagokion gaia da".

Aitor Telleria EAJko buru ohia eta bi ertzain aipatu ustezko ustelkeria kasuan inputatuta daude. Aurretiazko eginbideak bukatu eta hurrengo egunera, horren inguruko iritzi eman du Ortuzarrek bere alderdiak Gernikan emandako ekitaldian.

Ertzaintzak epailearen ikerketa lanari trabak jarri zizkion galdetuta, "horrek EAJrekin zerikusirik ez" duela erantzun du Ortuzarrek. "Justiziari eta Ertzaintzari dagokion gaia da eta EAJk ez du auziari buruz ezer gaineratzeko", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Gipuzkoa Ertzaintza Araba Andoni Ortuzar albisteak Ustelkeria politikoa azken albisteak Gaurko titularrak Albisteak