Politika -

Abenduko CIS

PSOEk 2,3 puntu galdu ditu, baina PPri ia hamar puntuko aldea ateratzen dio

Bestalde, Ciudadanosek botoen % 17,9 lortuko lituzke, eta Unidos Podemosek eta haren koalizioek % 14,9. Bitartean, VOXek, bozen % 3,7arekin, Diputatuen Kongresuan ordezkaritza lor dezake.

CIS barometroa. ETBren bideo batetik ateratako irudia
CIS barometroa
CIS barometroa. ETBren bideo batetik ateratako irudia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS) Iritzi Barometroa egin zuen iragan abenduan. Inkestaren arabera, PSOE lehen indarra izango litzateke hauteskunde orokorretan. Bozen % 28,9 eskuratuko lituzkete sozialistek, eta PPri 9,8 puntuko aldea aterako liokete. Alderdi Popularra bigarren indarra izango litzateke, botoen % 19,1ekin. Bitartean, VOXek, bozen % 3,7arekin, Diputatuen Kongresuan ordezkaritza lor dezake.

Horrela, PSOEren atzetik, Ciudadanosek babesen % 17,9 lortuko lituzke, eta Unidos Podemosek eta haren koalizioek % 14,9.

Era berean, PSOE alderdirik bozkatuena litzateke Europako hauteskundeetan. Sozialistek bozen % 19,7 eskuratuko lituzkete, eta PPri bost puntu baino gehiagoko aldea aterako liokete, CISen arabera. Alderdi Popularrak botoen % 14,3 lortuko lituzke.

Inkestaren arabera, PSOEren eta PPren atzetik Ciudadanos legoke, babesen % 10,6rekin, eta Podemos eta haren koalizioak (% 9,6). Ondoren, ERCk bozen % 3,1 lortuko lituzke; VOXek % 2,1 eta EAJk zein Pacmak % 1,2. EH Bilduk bozen % 1,1 bilduko lituzke. PDeCATek botoen % 0,6 bakarrik eskuratuko lituzke.

Bestalde, immigrazioarenganako kezkak lau puntu gora egin du abenduan. Honezkero, seigarren arazoa bihurtu da. Hala ere, langabeziak kezka nagusia izaten jarraitzen du.

Langabezia inkestatuen % 59,2k aipatu dute, aurreko hilean baino zazpi hamarren gehiago. Bitartean, immigrazioa % 12,5ek aipatu dute, azaroan baino ia lau gehiagok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika EAJ-PNV PSOE PP UPN Geroa Bai Hauteskunde orokorrak Espainia EH Bildu Ciudadanos Eguneko albisteak Albisteak Vox Hauteskunde inkestak 2024