Politika -

Andaluzia

Voxek zuzenduko du Memoria Historikoaren batzordea Andaluziako Parlamentuan

Memoria Historikoaren Legea bertan behera uztea adostu zuten Alderdi Popularrak eta Voxek, Juanma Morenoren inbestidura ahalbidetu zuen itunean.

Juanma Morenok (PP) eta Francisco Serranok (Vox) sinatu zuten inbestidura ituna. Argazkia: EFE
Juanma Morenok (PP) eta Francisco Serranok (Vox) sinatu zuten inbestidura ituna.
Juanma Morenok (PP) eta Francisco Serranok (Vox) sinatu zuten inbestidura ituna. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Voxek zuzenduko du Kultura eta Ondare Historikoaren batzordea Andaluziako Parlamentuan, eta, besteak beste, memoria historikoari lotutako eskumenak bere esku egongo dira.

Memoria Historikoaren Legea baliogabetzea eta horren ordez Konkordia Legea ezartzea adostu zuten Alderdi Popularrak eta Voxek, Juanma Moreno Andaluziako Gobernuko presidente izendatzea ahalbidetu zuen inbestidura itunean.

Parlamentuko batzordeen banaketa ostegun honetan onartu dute. PPk bost batzorde zuzenduko ditu, PSOEk lau, Ciudadanosek beste lau, Adelante Andalucia koalizoak bi, eta Voxek, bat.

Alderdi Popularraren esku egongo diren batzordeak hauek dira: Presidentetza; Enplegua; Hezkuntza eta Kirola; Nekazaritza, Abeltzaintza, Arrantza eta Garapen Jasangarria, eta Diputatuen Estatutua.

PSOEk Ogasuna; Sustapena; Estatutuaren Garapena eta Europako Gaietarako batzordeak zuzenduko ditu. Ciudadanosek Turismoa, Berrikuntza, Justizia eta Administrazio Lokala; Osasuna eta Familia; Berdintasuna, Gizarte Politikak eta Kontziliazioa, eta Andaluziako irrati-telebista publikoaren kontrola.

Adelante Andaluciak, berriz, Ekonomia eta Alderdi Politikoen Finantzazioa kontrolatzeko batzordeak gidatuko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Politika PP Ciudadanos Eguneko albisteak Albisteak Frankismoa Memoria Historikoa Vox