Politika -

A28 hauteskundeak

Sayas eta Garcia Adanero izango dira Navarra Sumaren Kongresurako zerrendaburuak

Alderdi Popularrak hirugarren hautagaia aukeratuko du, eta Ciudadanosek laugarrena. Alberto Catalan erregionalista izango da Senaturako zerrendaburua.

Esparza eta Casado, hauteskunde ituna sinatu zutenean. Argazkia: EFE
Esparza eta Casado, hauteskunde ituna sinatu zutenean
Esparza eta Casado, hauteskunde ituna sinatu zutenean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UPNko afiliatuek Sergio Sayas eta Carlos García Adanero aukeratu dituzte Navarra Suma zerrendako lehen bi hautagaiak izateko Kongresurako. Hauteskunde orokorretan batera aurkeztuko dira Nafarroan UPN, PP eta Ciudadanos, eta alderdi bakoitzak dagozkion postuak aukeratuko d¡tu. Hain justu, UPNk asteburu honetan hautatu ditu bere hautagaiak. Sayasek 655 boto eskuratu ditu, eta Garcia Adanerok, 453.

Senaturako, Alberto Catalan izango da zerrendaburua. Goi ganberarako hautagai bakarra izan da Catalan, eta ez da beste inorekin lehiatu behar izan.

Guztira 909 afiliatuk bozkatu dute barne hauteskundeetan.

UPNk Ciudadanosekin lortutako akordioaren arabera, erregionalistek Kongresurako 1, 2, 3 eta 5. hautagaiak eta 1 eta 3. ordezkoak aukeratu behar dituzte. Ciudadanosi, berriz, 4. hautagaia eta 2. ordezkoa hautatzea dagokio.

Bestalde, PPk eta UPNk sinatutako itunaren baitan, PPk izendatuko du Kongresurako zerrendan 3. joango den hautagaia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika PP UPN Nafarroa Hauteskunde orokorrak Espainia bideoak Hautagaiak Nafarroako Ciudadanos Eguneko albisteak Albisteak Navarra Suma Hauteskundeak