Politika -

Hauteskunde orokorrak

Hauteskunde orokorretarako zerrendaburuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

EAJk jarraipenaren alde egin du eta EH Bilduk aurpegi batzuk aldatu ditu. Estatu mailako alderdien kasuan, euren buruzagien ildoko zerrendaburuak izango dira.    

Oskar Matute eta Jon Iñarritu hautagaiak, Beitialarrangoitia eta Otegirekin. Artxiboko argazkia: EFE
Oskar Matute eta Jon Iñarritu hautagaiak, Beitialarrangoitia eta Otegirekin.
Oskar Matute eta Jon Iñarritu hautagaiak, Beitialarrangoitia eta Otegirekin. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Podemos, PSE-EE eta PP prest daude apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan parte hartzeko.  

EAJk jarraipena eman dio hautagaitzari eta, ondorioz, Aitor Esteban, Joseba Agirretxea eta Mikel Legarda izango dira zerrendaburuak Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, hurrenez hurren. Legegintzaldi honetan diputatu izan diren Idoia Sagastizabal eta Iñigo Barandiaran bigarren tokian joan dira, Bizkaian eta Gipuzkoan.

EH Bilduk aldaketa handirik gabeko eraberritzearen alde egin du. Hala, Oskar Matute izango da berriro Bizkaiko zerrendaburuan. Gipuzkoan, Marian Beitialarrangoitiak utzitako lekua Mertxe Aizpurua Gara egunkari zuzendari ohiak hartuko du. Araban, Iñaki Ruiz de Pinedo ezker abertzaleko kide ezaguna izango da zerrendaburua.

Estatu mailako alderdietan, berriz, Pedro Sanchez, Pablo Casado eta Pablo Iglesiasen konfiantzazko pertsonak joango dira hautagaitzako lehen lerroan.

Elkarrekin Podemosek primarioak egin zituen zerrendaburuak aukeratzeko eta denak Iglesiasen ildokoak dira: Roberto Uriarte (Bizkaia), Pilar Garrido (Gipuzkoa) eta Juantxo Lopez Uralde (Araba).  

PSE-EEn, Patxi Lopez eta Odon Elorza izango dira berriro Bizkaiko eta Gipuzkoako zerrendaburuak. Arabako hautagaitzan, ostera, Isabel Celaa ministroa izango da lehen tokian.

Alderdi Popularrean, Casadok zerrendaburu berriak izendatu ditu: Javier Maroto (Araba), Iñigo Arcauz (Gipuzkoa) eta Bea Fanjul (Bizkaia).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika EAJ-PNV Hauteskunde orokorrak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi