Politika -

Tiroketa Frantzian

Lehendakariak 'irmotasun handiagoa' eskatu dio Bilduri

Patxi Lopezek esan du ETAko kideen eta polizien artean izandako tiroketa ez dela "gertakizun" bat izan, "erakunde terrorista batek egindako indarkeria ekintza bat" baizik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak adierazi du Frantzian ETAko kideen eta polizien artean jazotako tiroketaren aurrean ezin dela "hitzerdika aritu", eta Bildu koalizioak irmotasun handiagoa erakutsi beharko lukeela iritzi dio.

Errenterian (Gipuzkoa) egindako agerraldi batean, Lopezek esan du indarkeriaren arbuioa "argiagoa eta zehatzagoa" izan behar dela.

"Tiroketa bat ez da gertakizun bat, erakunde terrorista batek egindako indarkeria ekintza bat da. Interpretazioa errazagoa da: tiroketarekin ados egon edo ez, gaitzetsi edo ez gaitzetsi", gaineratu du.

Lehendakariak errefusatu egin du ETAren tiroketa su-etenaren urraketa den baloratzea, baina "zero tolerantzia" politikarekin jarraitzeko dei egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea