Politika -

Uztailaren 19tik 21era

Presoen aldeko bizikleta martxa Lekeitiora iritsi da, Urola Kosta atzean utzi ostean

Euskal presoen eskubideak aldarrikatzea helburu duen bizikleta martxari harrera egin diote Lekeition.

Orain Presoak Tour ekimeneko bigarren etapa. Argazkia: @sare_herritarra
Orain Presoak Tour ekimeneko bigarren etapa. Argazkia: @sare_herritarra
Orain Presoak Tour ekimeneko bigarren etapa. Argazkia: @sare_herritarra

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal presoen eskubideak aldarrikatzea helburu duen bizikleta martxak bigarren etapari ekin dio larunbat honetan. Sare elkarteak bigarren urtez antolatutako Orain Presoak Tour ekimenean parte hartzen duten txirrindulariak kostaldean ibili dira gaur, eta Zarauztik eta Getariatik igaro ondoren, Zumaiara heldu dira.

Ondoren, Urola Kosta atzean utzi, eta Elgoibarren bazkaldu dute. Indarrak hartu ostean, aurrera jarraitu dute Lekeitiora bidean. 18:30 aldera iritsi dira Bizkaiko udalerrira, eta ekitaldi bat egin dute han.

Orain Presoak dinamikaren baitan deituriko bizikleta martxa honekin, pedalkadaz pedalkada, elkarbizitzaren eta bakearen aldarria Euskal Herriko herrietan zabaltzea da helburua. Hiru eguneko bizikleta martxa honek Luhuso eta Gernika lotuko ditu, "salbuespen neurriak" bukatzeko. Presoen aldeko dinamika herritarren artean ezagutarazteko, erakundeei presioa egiteko eta urruntzearen aldeko borrokan indarrak hartzeko baliatu nahi dute martxa.

"Espetxe politika honekin amaitu eta salbuespen neurriak behin betiko bertan behera uzteko noranzkoan eman behar ditugu urratsak, edota, kasu honetan, pedalkadak", azaldu zuten aurkezpen prentsaurrekoan antolatzaileek.

Iazko bizikleta martxan, Mont de Marsango eta Zaballako kartzelak lotu zituzten. Aurten, uztailaren 19a eta 21a bitartean, elkarbizitzaren eta bakearen ikur diren bi herri batu nahi dituzte; Luhuso eta Gernika: Luhuso, gizarte zibilaren konpromisoaren eredu, eta Gernika, bizikidetzaren eta bakearen eredu eta sinbolo.

Hiru etapa:

Uztailak 19: Luhuso-Zarautz

Uztailak 20: Zarautz-Lekeitio

Uztailak 21: Lekeitio-Gernika

Ibilbidean zehar, geldialdiak egiten ari dira, etapa osoak egin nahi ez dituzten pertsonak martxara batu daitezen, tarte txiki baterako bada ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Elgoibar albisteak Iparraldea Presoak albisteak Zarautz argazkiak Eguneko albisteak Lekeitio albisteak Zumaia albisteak Albisteak Bidegorriak Euskadin