Politika -

CISen inkesta

PSOEk 3,5 puntu galduko lituzke A10ean

Sozialistek hauteskundeak irabaziko lituzkete, botoen % 34,2rekin eta, atzetik, PP (% 17,1). Voxek gorakada txiki bat izango luke.

Inkesten emaitzak. artxiboko argazkia: EFE
Hainbat pertsona kalean
Inkesten emaitzak. artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEk 3,5 puntu galdu ditu, % 27rainoko babesa lortu arte, Ikerketa Soziologikoen Zentroak A10eko hauteskundeetarako boto-asmoaren berri jakiteko irailaren 1etik 18ra bitartean egin duen inkestan.

CISek uztailean egindako inkestaren metodologia aldatu egin du eta boto-zuzena neurtzeaz gain boto-asmoa ere neurtu du, gaur ezagutzera eman dutenez. 

Metodologia berri horren arabera, sozialistek hauteskundeak irabaziko lituzkete, botoen % 34,2rekin; atzetik, PP (% 17,1) egongo litzateke.

CISek Unidas Podemosi emandako boto-asmoa bereizi du aurrenezkoz.

Pablo Iglesiasen alderdiak (Podemos) % 11,2 lortuko luke; Ezker Batuak, % 3,3; eta, En Comú-Podem alderdiak, % 1. Hirurak gehituta koalizioak % 15,5 lortuko luke, Ciudadanosen (% 12,9) aurretik.

Vox alderdiak, berriz, gorakada txiki bat izango luke boto-zuzenean, % 3,4tik 4,5era igoko bailitzateke, eta botoen % 7,5 lortuko luke.

Inkestatuen boto-asmoaren arabera, ERCk % 3,7 lortuko luke; JxCatek, % 2; EAJk, % 1,6; eta, EH-Bilduk, % 1,2.

Emaitza horiek utzi ditu irailaren lehen 18 egunetan egin zuten inkestak, Pedro Sanchezen inbestidura negoziatzen ari zirela, baina akordioa helezina zela argi zegoenean. Halaber, elkarrizketatuen buruan ez zegoen oraindik Iñigo Errejonen alderdia hurrengo hauteskundeetan egongo zenik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE PP Alderdi politikoak Ciudadanos Eguneko albisteak Albisteak