Politika -

Zapateroren ondorengotza

Rubalcaba: 'Gobernu programa eta kideen babesa dudalako aurkeztu naiz'

Iragan larunbatean PSOEko primarioetara begira hautagai izendatu zuten. Erabaki horren ostean Rubalcabak esan dituen lehen hitzak gaurkoak izan dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datozen lau urteei begira "gobernu programa bat" daukalako eta alderdi barruan "milaka kideen babesa" lortu duelako hartu du Rubalcabak bere burua PSOEren primarioetara aurkezteko erabakia.

Iragan larunbatean PSOEko primarioetara begira hautagai izendatu zuten. Erabaki horren ostean Rubalcabak esan dituen lehen hitzak gaurkoak izan dira.

Oraingoz ez ditu Gobernu barruan dituen lanak utziko (Espainiako Gobernuko presidente ordea, bozeramailea eta Barne ministroa da). Hala ere, hautagai izateak bere lanetan eraginik badu, presidente orde izateari utzi egingo dituela azpimarratu du.

Alfredo Perez Rubalcabak Carme Chaconekin hitz egin zuen atzo telefonoz, eta ministroak bere laguntza emango diola agindu zion.

Rubalcabaren hitzetan, Chacon primarietara ez aurkezteko emandako argudioak entzun zituenean ez zuen bere buruaz ari zenik pentsatu.

Alderdiaren batasuna eta Zapateroren eta Gobernuaren egonkortasuna arriskuan ikusten zituelako erretiratzen zela iragarri zuen joan den astean Defentsa ministroak.

Rubalcabak adierazi duenez Chaconekin "harreman bikaina" du eta ez du joan den astean egindako adierazpenen inguruko azalpenik eman nahi izan.

Baina Zapaterok zuzenean aukeratua izan dela eta aldi berean azpilana dagoela diotenen kontraesana azpimarratu du Rubalcabak.

Bai alor publikoan bai pribatuan, isilik egon dela azpimarratu du Barne ministroak. Alderdiak jarraitzen duen prozesua kritikatzen dutenei "aurpegia eman" dezatela eskatu die anonimatotik hitzeginez "gezurrak" eta "interpretazio txarrak" zabaldu direla argudiatuz.

Bere ustez, espainiarren zerbitzura ibilbide luzea izatea da bere ezaugarri nagusietako bat, eta ez du ulertzen hori dela eta kritikatua izatea.

"Berarekin kontatzen nuela adierazi nion eta berak ahal zuen guztian lagunduko zidala erantzun zidan", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea