Itxi

2019/10/05

19:43

Politika

Hauteskundeak A10

Txema Urkijo, Mas Pais alderdiaren Kongresurako Bizkaiko zerrendaburu

EITB.EUS

Datozen hauteskundeetarako Iñigo Errejonen alderdiaren buru izango da Bizkaian Eusko Jaurlaritzako Biktimen Bulegoaren zuzendari ohia.

  • Txema Urkijo, artxiboko irudi batean

    Txema Urkijo, artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Txema Urkijo Mas Pais alderdiaren Bizkaiko zerrendaburu izango da datozen hauteskunde orokorretarako, Mas Paiseko iturriek EiTBri jakinarazi diotenez.

Juan Jose Ibarretxeren agintaldian, Eusko Jaurlaritzako Biktimen Bulegoaren zuzendaria izan zen Urkijo. Datorren azaroaren 10ean izango diren hauteskundeetan, Iñigo Errejonen alderdiaren buru izango da Bizkaian.

Urkijo (Laudio-Araba, 1961) ogibidez abokatua da eta Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeko kidea izan zen 1988tik desegin zen arte, 2013ra arte, hain zuzen ere.

Eusko Jaurlaritzaren bake, bizikidetza, giza eskubide eta biktima arloetan erantzukizun ezberdinak izan zituen 2002 eta 2014 artean, Juan Jose Ibarretxe, Patxi Lopez eta Iñigo Urkullu lehendakariekin.

Iragan ekainera arte Madrileko Udalaren Memoria Historiko ordezkaritzaren aholkularia izan zen, Manuela Carmenaren Gobernuan.

Iñigo Errejonen alderdi berria Bizkaian bakarrik aurkeztuko da hauteskunde orokorretara EAEn, azaroaren 10ean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;