Politika -

'Proces' auziko epaia

Bosgarren egunez jarraian istiluak izan dira Bartzelona erdigunean

Generalitateak premiazko bilera egin du gauean. Indarkeria erabiltzean duten taldeak isolatzeko eta manifestazio guztiak baketsuak izateko deia egin dute.

Poliziak, suzko barrikada baten ondoan, Bartzelona erdigunean. Argazkia: EFE
Poliziak, suzko barrikada baten ondoan, Bartzelona erdigunean.
Istilu larriak Bartzelonako Via Laietanan

3:19

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mugimendu independentistak indar erakustaldia egin du beste behin ere, eta 500.000 lagunetik gora bildu dira Bartzelonan, greba orokorra-ren egunean, Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaia salatzeko.

Mobilizazioa jendetsua eta baketsua izan da. ANC, Omnium eta greba orokorra deitu duten sindikatuetako ordezkariek antolatutako ekitaldi batekin amaitu da, 18:30 inguruan.

Alabaina, ondoren istiluak izan dira handik hurbil, Via Laietanan, Espainiako Poliziaren egoitzaren inguruan.  

Liskarrak Via Laietanan hasi badira ere, Urquinaona plazara eta inguruko kaleetara zabaldu dira gera.   

Urquinaona plazan, Poliziaren furgonetak abiadura bizian bueltaka ibili dira, manifestariak sakabanatzeko.

Burua estalitako hainbat lagunek suzko barrikadak jarri dituzte errepide erdian eta harriak, botilak eta bestelako objektuak jaurti dituzte. Poliziak oldartu egin zaizkie. Gas negar-eragilea ere bota dute.  

Poliziaren helikoptero bat dabil Bartzelona gainetik. Halaber, Mossoek ura jaurtitzeko tanke bat erabili dute suzko barrikadak itzaltzeko eta manifestariei aurre egiteko. Lehen aldia da tanke hori ateratzen dutela Katalunian.

Indarkeria erabiltzen duten taldeak baztertzeko deia egin du Generalitateak

Bestalde, Kataluniako Gobernuak premiazko bilera egin du gaur gauen, Bartzelonan eta beste hiri batzuetan izan diren istiluen jarraipena egiteko.

Batzarra 21:00etan hasi dute eta, besteak beste, Quim Torra presidentea, Pere Aragones presidenteordea eta Miquel Buch Barne kontseilaria izan dira bertan.

Bartzelonakoak ez ezik, Tarragonan, Gironan eta Lleidan izan diren liskarrak aztertu dituzte.

Generalitateak "indarkeria erabiltzen duten taldeak" baztertzeko eta manifestazio guztiak modu baketsua egiteko deia luzatu die Kataluniako herritar guztiei.  

Larrialdi Zerbitzuek 00:00etan zabaldutako datuen arabera, 89 pertsona zauritu dira gaur gauean izan diren istiluetan, gehienak Bartzelonan (60).

Esquadra Mossoek jakinarazi dutenez, gutxienez 22 lagun atxilotu dituzte istiluetan parte hartzea egotzita.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Bartzelona Grebak Kataluniako erreferenduma Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Kataluniako prozesua zuzenean