Politika -

Francoren desobiratzea

Gasteizko gotzaina: 'Elizan ez dago desadostasunik Francoren lekualdatzearekin'

Ildo horretatik, Santiago Cantera Erorien Haraneko prioreak agertutako oposizioa “iritzi askatasunaren baitan” kokatu du Juan Carlos Elizaldek.

Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzaina. Artxiboko argazkia: Radio Euskadi
Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzaina. Artxiboko argazkia: Radio Euskadi
Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzaina. Artxiboko argazkia: Radio Euskadi

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzainak adierazi duenez, Eliza katolikoan ez da inolako desadostasunik izan Francisco Francoren gorpuzkiak Erorien Haranetik El Pardo auzoko Mingorrubioko hilerrira eramateko erabakiarekin. Ildo horretatik, Santiago Cantera Erorien Haraneko prioreak agertutako oposizioa "iritzi askatasunaren baitan" kokatu du.

Europa Forumean egindako agerraldian, Elizaldek azpimarratu du Espainian Eliza katolikoaren gobernu-organo nagusia den Gotzainen Biltzarrak Estatuko hiru botereek hartu dituzten erabakiak une oro errespetatu dituela, "betiere pertsonei zor zaien errespetuarekin egiten bada".

"Elizaren barruko sentsibilitate batzuek beste iritzi batzuk eman dituzte, eta onargarria da eta egin dezakete, Elizan gizartearen beste estamentuetan baino iritzi askatasun askoz handiagoa baitago", esan du Elizaldek, eta iritzi horiek "ez dira jokabide ezberdinetan gauzatu", gaineratu du.

"Elizak pentsatzen duena esaten jakitea eta pertsonekiko errespetua eskatzea da garrantzitsuena, eta horrela egin da. Ez dago desadostasunik", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Espainia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Frankismoa Gotzain Biltzarraren albisteak gaur