Politika -

Auzitegi Gorena

Ponsatiren aurkako euro-agindua tramitatzea erabaki du Erresuma Batuak

Clara Ponsatiren abokatuaren esanetan, Llarena epaileak agintari britainiarrei igorritako dokumentazioa aintzat hartuta, "desobedientzia egozten diote kontseilari kargugabetuari, eta ez sedizioa".

Clara Ponsati artxiboko irudi batean. Artxiboko argazkia: EFE
Clara Ponsati artxiboko irudi batean.
Clara Ponsati artxiboko irudi batean. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Clara Ponsati Kataluniako Gobernuko kontseilari kargugabetuaren aurka Espainiako Auzitegi Gorenak igorritako euro-agindua tramitatzea erabaki du ostiral honetan Erresuma Batuko Justiziak.

Hasiera batean baztertu egin zuen eskaera hori eta Pablo Llarena epaileari argibide gehiago emateko eskatu zion. Azalpenak jaso ostean, euro-agindua tramitatzea erabaki du orain Erresuma Batuak.  

Aamer Anwar abokatuak eman du erabaki horren berri eta zehaztu du Ponsatik datorren ostegunean joango dela Edinburgoko polizia-etxe batera, handik epailearen aurrera eraman dezaten.

"Espainiak egindako estradizio eskaeraren aurrean nahiz Kataluniako herritarren agindua betetzeagatik jasan dezakeen gehiegikerien aurrean irmotasunez defendatuko dugu Clara", azpimarratu du.

Ponsatiren abokatuaren esanetan, Llarena epaileak agintari britainiarrei igorritako dokumentazioa aintzat hartuta, "desobedientzia egozten dio kontseilari kargugabetuari, eta ez sedizioa".

Euro-agindua tramitatzea onartu aurretik, xehetasun gehiago behar zituela ohartarazi zion asteazkenean Justizia britainiarrak Llarena epaileari, eta honek ostiral honetan bidali dizkio eskatutako azalpen guztiak.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Eskozia Kataluniako erreferenduma Auzitegi Gorena Erresuma Batua Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako prozesua zuzenean