Itxi

2019/11/11

01:42

Politika

Emaitzak

Senatuko emaitzek 155. artikuluaren giltza kendu diote PSOEri

Agentziak | Erredakzioa

Apirilaren 28an, Pedro Sanchezen alderdiak gehiengo osoa lortu zuen Senatuan; azaroaren 10ean, aldiz, ezin izan dute errepikatu emaitza hori.

  • Senatua, artxiboko irudian. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.

    Senatua, artxiboko irudian. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Apirileko hauteskundeetan, PSOEk Konstituzioaren 155. artikulua ezartzeko giltza bereganatu zuen; izan ere, Senatuan, alegia, artikulu hori ezartzeko gaitasuna duen Ganberan, gehiengo osoa lortu zuen. Igande honetako hauteskundeek, aldiz, ahalmen hori kendu diote PSOEri; orain, PP ezinbestekoa izango da.

Hainbat aldiz eskatu izan dute, hauteskunde-kanpainan, bereziki PPk, Voxek eta Ciudadanosek, 155. artikulua Katalunian ezartzea, bertako krisialdia ikusita.

Prozedura abian jartzea Espainiako Gobernuari dagokio, baina Senatuan gehiengo absolutua galduta, 155. artikulua ezarri nahi badute PSOEk eta Alderdi Popularrak bat egin beharko dute ezinbestean.  

Gehiengo absolutua 133 bototan dago. PSOEk 110 eserleku ditu eta PPk, 95. Beraz, bien artean 205 ordezkari dauzkate.

Estatuan, PSOEk 92 senatari lortu ditu; PPk, 83; eta ERCk, 11.

Euskal Autonomia Erkidegoan, EAJk 9 ordezkari eskuratu ditu; PSE-EEk, 2; eta EH Bilduk, 1.

Nafarroan, Navarra Suma koalizioak 3 senatari lortu ditu; eta PSNk, 1.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;