Politika -

Kongresua

Sanchezen lege-dekretu digitala onartu dute, PSOE, PP eta Ciudadanosen babesarekin

Lege horrek, besteak beste, webguneak baimen judizialik gabe ixtea ahalbidetuko du. ERC, JxCAT eta EH Bilduk kontra bozkatu dute. Unidas Podemos abstenitu egin da.

Pedro Sanchez artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez artxiboko irudi batean.
Pedro Sanchez artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kongresuko Diputazio Iraunkorrak "errepublika digitalaren kontrako lege-dekretua" onartzea lortu du gaur PSOEren jarduneko Gobernuak, Alderdi Popularraren eta Ciudadanosen botoei esker.

Espainiako Gobernu berrian izango den Unidas Podemosek, ostera, abstentzioaren alde egin du; eta Pedro Sanchez presidente izendatzeko ezinbestekoak diren gainerako taldeek kontra bozkatu dute.  

Lege-dekretu digital berria hauteskunde kanpainan eta Katalunian protestak gailendu ziren egunetan onartu zuen jarduneko Kontseilu Ministroak. PSOE, PP, Ciudadanos eta CoalicioN Canariako diputatuek aldeko botoa eman dute gaur. ERC, JxCAT, EAJ, EH Bildu eta Compromis, berriz, aurka azaldu dira. Voxek ere kontrako botoa eman dute.

Jordi Puinero Kataluniako Politika Digital eta Administrazio Publikoko kontseilariak salatu du Espainiako Gobernuak "salbuespen egoera digitala" ezarri duela lege hori onartuta, eta Pedro Sanchezi ohartarazi dio erabaki horrekin bere inbestidurarako oztopo berri bat ezarri duela.

"Espainiak errepresio digitala abian jarri du Europan eta lege horrekin Turkia, Txina edo Iran bezalako herrialdeen pare jarri da", kritikatu du Kongresuaren kanpoaldean egindako adierazpenetan.

Gauzak horrela, Generalitateak lege horri aurre egingo diola agindu du, judizialki, politikoki eta nazioartera joz.

Horrez gain, honek guztiak Sanchezen inbestidura ahalbidetzeko bidea oztopatu egiten duela ziurtatu du. "PSOEk koalizio handia osatzeko urratsa eman du gaur, ezkerreko gobernu bat eratzeko pausoa eman beharrean", salatu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika PSOE PP Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Ciudadanos Eguneko albisteak Albisteak