Politika -

Auzitegi Nazionala

Espetxean ziren azken bi CDRak aske geratu dira

Alerta Solidaria erakundeak esan du lanean jarraituko dutela terrorismoa egotzita irailaren 23an atxilotu zituzten bederatzi CDRen kontrako auzia behin betiko artxiba dezaten.

Espetxeratutako eta auzipetutako CDRei babesa adierazteko manifestazioa Sabadellen. Argazkia: EFE
Espetxeratutako eta auzipetutako CDRei babesa adierazteko manifestazioa Sabadellen. Argazkia: EFE
Espetxeratutako eta auzipetutako CDRei babesa adierazteko manifestazioa Sabadellen. Argazkia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errepublikaren Defentsarako Batzordeetako bederatzi kide atxilotu zituzten joan den irailaren 23an Katalunian, terrorismoa egotzita. Horietako zazpi espetxean sartu zituzten, baina dagoeneko denak aske geratu dira.

Azken biak, Jordi Ros eta Germinal Tomas, gaur gauean a atera dira Soto del Realgo kartzelatik, 30.000 eta 15.000 euroko bermeak ordainduta, hurrenez hurren.

Nolanahi ere, Auzitegi Nazionalak kautelazko hainbat neurri ezarri dizkie: pasaportea kendu diete, Estatuk ateratzea galarazita izango dute eta astean behin epaitegira joan beharko dute sinatzera.  

Agiri batean, Alerta Solidaria erakundeak esan du terrorismoagatik atxilotutako bederatzi CDRren auzia behin betiko artxibatzeko lanean segituko duela.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Epaiketak Eguneko albisteak Albisteak