Publizitatea
Itxi

2020/01/16

13:19

Politika

CIS-en inkesta

PSOEk A10eko emaitzak apur bat hobetuko lituzke, PPk eta Csk behera egingo lukete

Agentziak | Erredakzioa

Unidas Podemosek azken hauteskunde orokorretan jasotako babes bertsua lortuko luke. Voxek hirugarren indar izaten jarraituko luke.

  • Pedro Sanchez A10ean.

    Sanchez, azaroaren 10eko garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Hauteskunde orokorrak gaur egingo balira, Alderdi Sozialistak irabaziko lituzke berriro, A10eko bozetan lortutako emaitzak apur bat hobetuta, gainera. Hala ondorioztatu du Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS) egindako azken inkestak.

Boto estimazioari buruzko galdeketak honako emaitzak aurreikusi ditu: PSOEk boto-emaileen % 28,3ren babesa izango luke, A10ean baino hiru hamarren gehiago, eta Alderdi Popularrari 8,3 puntuko aldea aterata. PPk botoen % 20 eskuratuko luke, azaroko hauteskunde orokorretan baino zortzi hamarren gutxiago. Ciudadanosek ere (Cs) behera egingo luke: A10ean lortutako botoen % 6,8tik % 5,6ra igarota.

Koalizio gobernuaren bazkideak, Unidas Podemosek, azken bozetan lortutako emaitza bertsuak eskuratuko lituzke, hots, botoen % 12,8.

Bestalde, Voxek hirugarren indar izaten jarraituko luke, botoen % 12,5ekin (antzeko babesa eskuratu zuen azaroan).

Euskal alderdiak, berdintsu

ERC izango litzateke Kongresuko bosgarren alderdia, botoen % 3,6ko estimazioarekin, hots, azaroan lortutako bertsua (% 3,61). JxCatek ere oso antzeko emaitzak lortuko lituzke (botoen % 2,2).

Euskal alderdiari dagokionez, EAJk eta EH Bilduk duela bi hilabete jasotako babesa eskuratuko lukete berriro: % 1,6 eta % 1,1, hurrenez hurren. A10ean, botoen % 1,57 eta % 1,15 jaso zuten. Navarra Suma koalizioak botoen % 0,4 eskuratuko luke.

Taldeka bereizita, ezkerrak (PSOE, Unidas Podemos eta Mas Pais kontuan hartuta) irabaziko lituzke hauteskundeak (botoen % 43,4); eskuinak (PP, Vox, Ciudadanos), aldiz, botoen % 40,8 lortuko luke.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena