Politika -

Hauteskunde-inkesta

EiTB Focus: Voxek ordezkaritza lor lezake Eusko Legebiltzarrean

EiTBk 14:00etan argitaratuko du bere hedabideetan boto-asmoari buruzko inkesta; hemezortzigarren EiTB Focus izango da. Apirilaren 5eko hauteskundeak izan ditu hizpide oraingoan.

EiTB Focusek 14:00etan jakinaraziko ditu emaitzak. Argazkia: EiTB.
EiTB Focusek 14:00etan jakinaraziko ditu emaitzak.
EiTB Focusek 14:00etan jakinaraziko ditu emaitzak. Argazkia: EiTB.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Voxek ordezkaritza lor lezake Eusko Legebiltzarrean, hemezortzigarren EiTB Focus inkestaren datuen arabera. 14:00etatik aurrera emango ditu datuak ezagutzera EiTBk.

EAEko hauteskundeei buruzko datuez gain, herritarrek politikarien inguruan duten iritzia ere kaleratuko du.

Fitxa teknikoa

EAEn bizi diren 1.200 pertsona (Araban 400; Bizkaian 400; Gipuzkoan 400).

La= ±% 2,83, konfiantza-maila % 95, p=q=0´5, EAEko datuetarako.

Lurralde, udalerri, sexu eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina.

Inkesten % 21,6 euskaraz egin dira, eta gainerako % 78,4, gaztelaniaz.

Inkesta hori egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak dira.

Landa-lana 2020ko otsailaren 25 eta otsailaren 27a bitartean egin zuten telefonoz elkarrizketak eginez. Galdeketen batez besteko iraupena 3,26koa izan zen: motzenak 2 minutu iraun zuen, eta luzeenak, 9 minutu.

14:00etatik aurrera emango dira ezagutzera, ETBko Gaur Egun eta Teleberri albistegietako lehen edizioan, baita Euskadi Irratian, Radio Euskadin, Radio Vitorian eta eitb.eus-en.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako albisteak Politika EAJ-PNV Gipuzkoa Iñigo Urkullu Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoako albisteak Araba Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak EAEko hauteskundeak 2024 Idoia Mendia albisteak Hauteskundeak AEB albisteak Alderdi politikoak bideoak EH Bildu Bizkaia PSE-EE albisteak PP Bizkaia Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako hauteskundeak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus EH Bildu bozeramailea Hauteskunde inkestak 2024 Euskal Autonomia Erkidegoko emaitzak Carlos Iturgaiz azken ordukoa Miren Gorrotxategi