Politika -

URTEURRENA

Memoria, errelatoa eta presoak, argitu gabeko auziak ETA desagertu eta bi urtera

2018ko maiatzaren 3an, 14:00etan, amaitu zen ETAren ibilbidea, Genevako Henri Dunant Fundazioaren egoitzan, Suitzan, irakurri zuten agiriaren bidez.

Genevako Henri Dunant Fundazioko (Suitza) David Harlandek irakurri zuen ETAren amaiera agiria. EFE
Genevako Henri Dunant Fundazioko (Suitza) David Harlandek irakurri zuen ETAren amaiera agiria.
Genevako Henri Dunant Fundazioko (Suitza) David Harlandek irakurri zuen ETAren amaiera agiria. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2020ko maiatzaren 3an bi urte bete dira ETAk amaiera iragarri zuenetik. 2018ko maiatzaren 3an, 14:00etan, egikaritu zen ETAren behin betiko amaiera, Genevako Henri Dunant Fundazioaren egoitzan, Suitzan, irakurri zuten agiriaren bidez, naiz.info eta Berrian ere argitaratzen zelarik.

2011n borroka amaitua bertan behera utzi ostean, agiri horrekin bere "ibilbidearen amaiera" baieztatu zuen ETAk, ibilbide politikoa bukatutzat jo eta egitura guztiak erabat desegin zituela iragarri zuen. Josu Urrutikoetxea eta Marixol Iparragirre militante historikoek jarri zioten ahotsa 14:00ak pasatxoan zabaldu zen adierazpenari.

Hurrengo egunean, maiatzak 4, nazioarteko hainbat pertsona ezagunek gorpuztu zuten ETAren amaiera Kanbon, Arnagako Adierazpena deiturikoarekin. Irati Agorria Cuevasek irakurri zuen euskaraz agiria, Michel Camdessus FMIko zuzendari ohiak frantsesez, Jonathan Powell politikari irlandarrak ingelesez, eta Cuauhtemoc Cardenasek gaztelaniaz. Adierazpenak "irtenbide orokor, justua eta iraunkorra" eskatzen zuen oraindik ere "bakea eraiki behar" zuen Euskal Herriarentzat.

Bi urte geroago, memoriak, errelatoak eta presoen auziak argitu gabe jarraitzen dute.

Gaur egun 203 preso daude Espainiako kartzeletan eta 36 Frantziakoetan, horietatik 26 Lannemezan eta Mont-De-Marsan Euskal Herritik gertuen dauden espetxeetan bilduta (emakumeentzat ez dute modulurik eta horiek urrunago jarraitzen dute). Espainian, bien bitartean, ez da horrelako pausu sendorik eman.

ETAko presoek, berriz, ohiko espetxe legedira atxikitzeko urratsa emana dute gradu aldaketak, baimenak eta askatasuna lortzeko bidean, nahiz eta Espetxe Zuzendaritzak ez dituen prozesu horiek masiboki onartu. Eusko Legebiltzarrak eta Nafarroako Parlamentuak, alderdi politikoek zein gizarte zibilak dispertsioaren amaiera eskatu dute behin eta berriz. Zentzu horretan Sare plataformak salatu du egun hauetan mundu osoa kolpatzen ari den koronabirusa gogor sartu dela espetxeetan eta gaixo dauden presoak, 70 urtetik gorakoak eta zigorren 3/4ak beteta dituztenak aske uzteko eskatu dute, berriro ere.

Estatuko Segurtasun Indarrek irekita dituzte argitu gabeko kasuak eta ETAko kide zein buruzagien atxiloketekin jarraitzen dute. 2019ko maiatzaren 16an, adibidez, Guardia Zibilak Josu Urrutikoetxea atxilotu zuen Frantzian.

Terrorismoaren kontrakoa adituek uste dute ez dagoela inolako aukerarik ETA berriz ere armetara itzultzeko.

Bitartean, errelatoaren bertsio eta sentsibilitate ezberdinak fikzioa hartzen ari dira orain. Hala, Txapartak Ruben Sanchezen "Hondarrak" eleberria argitaratu du edota publiko handiagora zabalduta, berriki "La linea invisible" Txabi Etxebarrietaren hilketa eta ETAren sorrera kontatzen duen Mariano Barrosoren serie emititu dute eta maiatzaren 17an "Patria" estreinatuko du HBOk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak Espetxeak