Politika -

EiTB Focus

EiTB Focus: EAJ eta PSE-EE indartuko lirateke eta gehiengo osoa lortuko lukete

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen parte-hartzea, uztailaren 12an, % 60koa izango litzateke; abstentzioa duela lau urtekoa bezalakoa izango litzateke.

Honela geratuko litzateke Legebiltzarra, hogeita batgarren EiTB Focusen arabera.
Honela geratuko litzateke Legebiltzarra, hogeita batgarren EiTB Focusen arabera
Honela geratuko litzateke Legebiltzarra, hogeita batgarren EiTB Focusen arabera.

9:42

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euzko Alderdi Jeltzaleak irabaziko lituzke Eusko Legebiltzarrerako uztailaren 12ko hauteskundeak, eta EH Bildu eta PSE-EE bigarren eta hirugarren indarrak izango lirateke, hurrenez hurren. Hogeita batgarren EiTB Focusen datuak dira. EiTB Taldeko makroinkestak EAEko hauteskundeei buruz galdetu die herritarrei oraingoan.

Iñigo Urkullu lehendakariak hauteskundeak deitu ondoren boto-asmoaren berri izateko egin den lehen inkesta da EiTB Focus hau. Hauteskundeak apirilaren 5ean ziren egitekoak, baina, COVID-19aren osasun-krisiaren ondorioz, bertan behera utzi zituzten.

EAJk berriro irabaziko lituzke hauteskundeak, eta hiru aulki gehiago lortuko lituzke. Urkulluren hautagaitzak 31 ordezkari bereganatuko lituzke Ganberan. PSE-EEk ere hiru ordezkari gehiago izango lituzke, eta, ondorioz, EAJren eta sozialisten arteko koalizioak gehiengo osoa bereganatuko luke. EH Bilduk ere egingo luke hobera, legebiltzarkide bat irabazita. Elkarrekin Podemosek nabarmen egingo luke behera, hiru ordezkari galduta. PPren eta Ciudadanosen arteko koalizioak behera egingo luke, lau legebiltzarkide galduta (bost aulki lortuko lituzke). Vox eta Equo Berdeak Legebiltzarretik kanpo geratuko lirateke.

Ezkerreko hiru alderdiek ere, alegia, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek, gehiengo osoa lortuko lukete.

Eserlekuak EAEn

Boto asmoa EAEn

Legebiltzarra

Gobernu aukerak

Lurraldeka, EAJ lehen indarra

Lurraldeka, Araban, EAJ izango litzateke indar bozkatuena, eta 9 ordezkari izango lituzke. EH Bildu bigarren kokatuko litzateke, bost aulkirekin, eta PSE-EE hirugarren postura pasatuko litzateke, bi legebiltzarkide gehiago erdietsita (guztira, bost izango lituzke). Elkarrekin Podemosek hiru ordezkari bereganatuko lituzke. PP+Cs koalizioak behera egingo luke: bi ordezkari galduta, hiru izango lituzke.

Arabako aulkiak

Boto asmoa Araban

Arabako datuak

Bizkaian, EAJk 2016ko emaitzak sendotuko lituzke, legebiltzarkide bat gehiago irabazita (guztira, 12 izango lituzke). EH Bilduk duela lau urteko bost aulkiei eutsiko lieke, eta bigarren indar politikoa izango litzateke lurralde historiko honetan. PSE-EE, lau ordezkarirekin, hirugarren indarra izango litzateke, eta Elkarrekin Podemos, aulki bat galduta, laugarren tokira pasatuko litzateke. PP+Cs koalizioak aulki bat lortuko luke, bat galduta.

Aulkiak Bizkaian

Boto asmoa Bizkaian

Bizkaiko datuak

Gipuzkoan, EAJk legebiltzarkide bat gehiago eskuratuko luke, eta 10 lortuko lituzke. EH Bilduk ere egingo luke gora, ordezkari bat gehiago lortuta, guztira 9 aulkirekin. PSE-EEk, alegia, hirugarren indar politikoak, hiru ordezkarirekin jarraituko luke. Elkarrekin Podemosek bat galduko luke, eta bi erdietsiko lituzke. PP+Cs koalizioak, ordezkari bat galduta, bat lortuko luke.

Gipuzkoako aulkiak

Boto asmoa Gipuzkoan

Gipuzkoako datuak

Uztailaren 12ko hauteskundeetako parte-hartzea % 60koa izango litzateke; abstentzioaren datua duela lau urtekoaren parekoa izango litzateke.

Parte hartzea EAEn

parte hartzea lurraldeka

2016ko hauteskundeetan, parte-hartzea oso antzekoa izan zen, U12rako EiTB Focusek aurreikusi duenarekin alderatuta.

Koronabirusaren kudeaketak ahuldu egin du Eusko Jaurlaritza, baina herritarrek ontzat jo dute kudeaketa hori. Espainiako Gobernuaren kudeaketak hobera egin du, herritarren iritziz: 5,56ko nota ematen diote, hau da, Jaurlaritzari baino hiru hamarren gutxiago.

Jaurlaritzaren kudeaketa

Espainiako Gobernuaren kudeaketa

Euskal herritarren % 60ren ustez, egokia da EAEko hauteskundeak uztailerako deitzea, osasun-baldintzak bermatuz gero.

Hauteskundeak uztailean

Liderren balorazioari dagokionez, Iñigo Urkulluk eta Maddalen Iriartek gainditu dute, eta Idoia Mendia gertu dago; Miren Gorrotxategiri, Jose Ramon Becerrari eta Carlos Iturgaizi 'gutxiegi' jarri diete herritarrek.

Liderren balorazioa

Fitxa teknikoa

Gizaker enpresak EiTBko albistegientzat egindako inkesta EAEn bizi diren 1.200 pertsona galdekatuta egin da (400 Araban; 400 Bizkaian; 400 Gipuzkoan).

Laginaren errorea ±% 2,83 da, konfiantza-maila % 95ekoa, p=q=0´5, EAEko datuetarako.

Inkesten % 22,5 euskaraz egin dira, eta gainerako % 77,5a, gaztelaniaz. Inkesta egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak dira.

Landa-lana 2020ko maiatzaren 21etik 23ra bitartean egin zuten, elkarrizketak telefonoz eginez. Galdeketen batez besteko iraupena 3,90 minutukoa izan da: motzenak 3 minutu iraun zuen, eta luzeenak, berriz, 12.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika EAJ-PNV Iñigo Urkullu Bizkaia Gipuzkoa Araba Ameriketako Estatu Batuak Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Idoia Mendia Hauteskundeak AEB Alderdi politikoak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Hautagaiak Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako hauteskundeak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus Maddalen Iriarte Hauteskundeak Hauteskunde inkestak Euskal Autonomia Erkidegoko emaitzak Carlos Iturgaiz Miren Gorrotxategi