Politika -

Deseskalatzea

Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa eskualdean mugikortasun handiagoa eskatu du Urkulluk

Gutun baten bidez egin dio eskaera Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuari, eta Edouard Philippe Frantziako lehen ministroak ere jasoko du kopia bat.

Iñigo Urkullu, Pedro Sanchezekin eta erkidegoetako presidenteekin izandako bilera batean.
Iñigo Urkullu, Pedro Sanchezekin eta erkidegoetako presidenteekin izandako bilera batean
Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa eskualdean mugikortasun handiagoa eskatu du Urkulluk

1:17

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdearen txandakako presidente gisa, gutun bat bidali dio Espainiako Gobernuko presidenteari, hiru gobernuen izenean, kasu batzuetan beren biztanleen mugaz gaindiko mugikortasuna zabal dezala eskatzeko, besteak beste, familiako, gizarte eta ekonomiako eta osasuneko harremanak tartean direnean.

Iragan igandean Pedro Sanchezen eta erkidegoetako presidenteen asteroko bileran eskaera honen berri eman zuen lehendakariak. Gutunaren kopia bat Edouard Philippe Frantziako lehen ministroari helaraziko dio lehendakariak, Alain Rousset Akitania Berriko presidentearen bidez.

Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak helaraziko dio eskaera Espainiako Gobernuari 'Europar Batasunaren inguruko gaietarako konferentzia' izeneko bileran.

Helburua gaur egun COVID-19aren ondorioz mugaren bi aldeen artean mugitzeko dagoen debekuaren salbuespenak zabaltzea da, eta, horrela, honako kasu hauetan mugikortasunerako aukera ematea:

- Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeak (NAEN) edo antzeko izaeradun beste erakunde batek finantzatutako mugaz haraindiko proiektuak.

- Mugatik hurbil bizi eta egunerokotasuna alde bietan egiten dutenak. Familiako, gizarte eta ekonomiako arrazoiak; ez, ordea, aisiagatiko kasuak.

- Ohiko mugikortasuna osasun-arrazoiengatik: kontsulta medikoak eta paramedikoak.

Euskadiko eta Akitaniako gobernuek euroeskualdea sortu zuten 2011n, espazio kohesionatua, lehiakorra eta harremanetan aberatsa dena finkatzeko helburuarekin. Ondoren, Nafarroako Gobernuak bat egin zuen proiektuarekin, eta ordutik, 3 exekutiboek gero eta lankidetza handiagoa bultzatzen dute hainbat eremutako eragileen artean (kultura, enpresa, unibertsitateak, kirola, etab.).

COVID-19aren krisiak eta hari aurre egiteko dauden murrizketek eragin zuzena izan dute mugaz haraindiko harremanean, eta, ondorioz, harreman hori minimoetan dago; hala ere, egoera hori ez litzateke behar baino gehiago luzatu beharko. Euroeskualdeak sustatzen dituen mugaz haraindiko proiektu guztiek eragin latza jasan dute beren garapenean, eta haietako asko atzeratzen ari dira, euroeskualdeko espazioaren barruan mugitzeko askatasunik ez dagoelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Lehendakaria Iparraldea argazkiak Pedro Sánchez Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak COVID kasuak Deseskalatzea