Itxi

Politika

Hauteskundeak

Uriartek hiruko ezkertiarra aurreikusten du Jaurlaritzan epe "ertain-luzean"

agentziak | erredakzioa

Unidas Podemoseko diputatuaren ustez, EAJk eta PPk "CEOEren interesak defendatzen dituzte".

  • Roberto Uriarte Unidas Podemosen diputatu, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB

    Roberto Uriarte Unidas Podemosen diputatu, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB

Roberto Uriarte Unidas Podemoseko diputatu bizkaitarrak esan du epe "ertain-luzean" hiru alderdi ezkertiarrek osatutako Eusko Jaurlaritza izango dela, aliantza hori "naturala" delako, baina orain arte ezin izan delako egin ETA tartean zegoelako.

Onda Vascan egindako elkarrizketa batean, Uriartek uztailaren 12ko hauteskundeak eta EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek hiruko gobernua osatzeko aukera izan ditu hizpide.

"Betidanik" dagoen aukera bat dela azpimarratu ostean, ohartarazi du urte askotan funtsezko elementu batek "zailtzen" zuela aukera hori, ETA aktibo egoteak, hain zuzen ere.

Horren harira, gogorarazi du Jaurlaritzan EAJk eta PSE-EEk egin dutela gobernu akordioa, eta PSOEk eta PPk ere bai: "Guztiak egin dira, naturalenak izan ezik; hau da, eskuindarrek eskuindarrekin gobernatzea edo ezkertiarrek ezkertiarrekin".

"Denborarekin, hori iritsiko da eta aliantza naturalak egingo dira. Ulergarria da PSE-EEri eta EH Bilduri, ohitura eta tradizioagatik, kosta egiten zaiela ulertzea naturalena, edozein herrialde normalizatutan gertatzen dena, ezkertiarrek ezkertiarrekin bat egitea dela. Baina hori gertatuko da epe ertain-luzean".

Testuinguru horretan, Podemosek beti "abangoardia" izan nahi duela eta "aurretik bideak irekitzen" joan nahi duela azpimarratu du. Horrela, "etorkizuna aurreratzeko" deia egin du, datorren legegintzaldian EH Bildurekin eta PSE-EErekin gobernua osatzeko. "Bide hori ireki nahi dugu", gaineratu du.

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena