Itxi

2020/06/17

21:00

Politika

Espainia

PSOEk PPrekiko aldea handitu du eta Vox suspertu da, CISen arabera

AGentziak | Erredakzioa

Ikerketa Soziologikoen Espainiako Zentroaren arabera, EAJk hamarren bat egingo luke gora, % 1,4ra arte, eta EH Bildu babesaren % 0,9rekin geldituko litzateke Estatuan.  

  • Pedro Sanchez

    PSOEk botoen % 31.2 jasoko lituzke. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

PSOEk PPrekiko aldea 11,2 punturaino igo du boto asmoan. Espainiako herritarren % 31,2ren babesa du PSOEk egun, eta popularrek % 20rena, CIS Ikerketa Soziologikoen Espainiako zentroaren azken barometroaren arabera, zeinetan Vox indartu dela eta berriz ere Espainiako hirugarren indar politikoa dela ikusten baita.

Alarma egoera ezarri zutenetik CISek egin duen hirugarren inkesta da, eta ekainaren 1etik 9ra gauzatu zuten telefono bidezko elkarrizketen bidez. Berorren arabera, PSOE hamarren bat igoko litzateke maiatzetik, % 31,2raino eta PP, berriz, hiru hamarren jaitsiko litzateke, % 20raino.

CISen arabera, Vox hirugarren tokira itzuliko litzateke botoen % 12,5ekin (maiatzean baino 1,2 puntu gehiago), Unidas Podemosen aurretik, eta Pablo Iglesiasen alderdiak hamarren bat egingo luke behera, % 11,4raino.  

Cs-ek puntu bat baino gehiago galdu du, eta % 9,4 ematen dio CISek boto asmoan, eta gainerakoan ez dago aldaketa nabarmenik.

Kongresuko indar politikoetan seigarrena ERC izango litzateke oraindik ere (% 2,6), nahiz eta hilabetean hiru hamarren galdu dituen, eta JxCatek 1,2ari eutsiko lioke.

EAJk hamarren bat irabaziko luke, % 1,4raino, eta EH Bildu % 0,9n geldituko litzateke.

Más País-Compromisek botoen % 1,3 jasoko lituzke, maiatzean baino hamarren bat gutxiago, eta CUPek emaitza errepikatuko luke, % 0,7.

EAEko herritarren % 31,9k EAJri botoa emateko asmoa du

EAJ izango litzateke Euskadiko hauteskundeetan babes handiena izango lukeen alderdia, EAEko herritarren % 31,9k jeltzaleen alde bozkatzeko asmoa baitu, eta % 12,2k EH Bilduren alde, % 8,1ek PSE-EEren alde, % 6,3k Elkarrekin Podemos/IUren alde, % 2,4k PP+CS koalizioaren alde eta % 0,7k Vox alderdiaren alde, CISen datuen arabera.

Bestalde, % 20,5ek ez dakite nori emango dion botoa, % 8k ez dute bozkatuko, % 2,1ek zuri bozkatuko dute eta % 1,2k boto baliogabearen alde egingo dute.

Herritarren % 50,6k nahiago du Iñigo Urkullu lehendakaria izatea une honetan, eta % 8k Maddalen Iriarte EH Bilduko hautagaia, % 5,8k Idoia Mendia sozialista, % 2,1ek Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos/IUko hautagaia eta % 1,8k Carlos Iturgaiz PP+Cs koalizioko hautagaia.

Lehendakarigaien balorazioari dagokionez, Iñigo Urkulluk 6,1 puntu lortu ditu, Maddalen Iriartek 5, Idoia Mendiak bezala, eta Miren Gorrotxategik (4,5), Nico Gutierrez (3,3), eta Carlos Iturgaiz (2,4) ez dute gainditu.

Nico Gutierrez (Vox) da lehendakaritzarako hautagairik ezezagunena (ez du inkestatuen % 70,6 ezagutzen), eta Elkarrekin Podemoseko hautagaiak ( % 43,6) jarraitzen dio, eta % 39,2k (Maddalen Iriarte), % 21,4k (Idoia Mendia) eta % 17k (Carlos Iturgaiz) ez dakite nor den. Inkestatuen % 1,8k ez daki nor den Urkullu.

Botoa emango ez dutenen artean begikotasun gehien duen alderdiari dagokionez, % 21,8k EAJren alde egin dute, % 8,5ek PSE-EEren alde, % 6k Elkarrekin Podemos/IUren alde, % 2,8k EH Bilduren alde eta % 1,4k PPren alde. % 27,8k dio ez duela inolako alderdiren begikotasunik.

Bestalde, herritarren % 10,2k uste dute ez dutela botoa emango uztailaren 12an, eta % 54,7k uste dute botoa ematera joango direla.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;